Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila
Sartzeko baldintzak:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.
2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Oinarrizko mekanizazioko eragiketak egitea, eta,
horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta
erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate-
eta segurtasun-baldintza egokietan. Oinarrizko soldadurako
eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren
tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen
teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan.
Karga- eta abio-sistema elektrikoen oinarrizko mantentze-lanak
egitea, fabrikatzaileak zehaztutako prozeduren arabera.
• Esekidura-sistemaren eta gurpilen oinarrizko
elementuak mantentzea, beharrezko eragiketak zehaztapen teknikoen
arabera eginda.
• Transmisio- eta balazta-sistemaren oinarrizko
elementuak mantentzea eta, horretarako, fluidoak ordeztea eta
ihesik ez dagoela egiaztatzea, fabrikatzailearen zehaztapenen
arabera.
• Argiteriako sistema elektrikoaren eta sistema
osagarrien oinarrizko elementuak ordeztea, fabrikatzaileak
zehaztutako prozedurak aplikatuta, betiere finkatutako
segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren elementu mugigai sinpleak desmuntatzea,
muntatzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak
aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren beirak konpontzea eta ordeztea,
fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako
kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren gainazalak prestatzeko eragiketa
sinpleak egitea, beharrezko kalitatea ziurtatuta, ezarritako
denboretan eta formetan.
• Ibilgailua estaltzea eta desestaltzea, zehaztutako
prozedurak aplikatuta, material eta baliabide egokiak erabilita eta
produktua hurrengo urratsetarako egokituta.
• Lanpostua operatibo mantentzea eta ibilgailuak
mantentzeko eragiketetarako beharrezko tresnak, lanabesak eta
erremintak prestatzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean
autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta
antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko
eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko
harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta
bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan
gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta
iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta,
arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina
aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta
baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa
erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta
ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta,
horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi
erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko
oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko
hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren
arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak
erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko
garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren
ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta
erantzukizunez erabiltzea.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Karrozeriaren saileko laguntzailea.
• Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.
• Beirak ordezteko enpresetako langilea.
• Elektromekanikaren saileko laguntzailea.
• Mekanika azkarreko lantegiko langilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek
lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu
guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika;
Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze-
eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa
eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak;
Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila)
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ibilgailuen mantentze-lanetako sektorean
egiten du lan, batez ere konponketa-lantegietan eta ibilgailu
pribatuen, industrialen, nekazaritzakoen eta obra zibilekoen
kontzesionarioetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Mekanizazioa eta soldadura. (132 o.)
• Mugigarriak. (165 o.)
• Gainazalak prestatzea. (120 o.)
• Ibilgailuaren elektrizitatea. (132 o.)
• Ibilgailuaren mekanika. (198 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II
Elektromekanika aukera:
• Ibilgailuaren direkzio-sistemak. (96 o.)
• Zirkuitu elektriko osagarriak. (144 o.)
Karrozeria aukera:
• Elementu metaliko eta sintetioak konpontzea. (120 o.)
• Elementu finkoak. (120 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/01/2025
Etiketak