Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Oinarrizko

IBILGAILUEN MANTENTZE LANEN OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Oinarrizko mekanizazioko eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Oinarrizko soldadurako eragiketak egitea, eta, horretarako, prozesurako egokiak diren tresnak, lanabesak eta erremintak hautatzea eta zehaztapen teknikoak jarraitzea, kalitate- eta segurtasun-baldintza egokietan. Karga- eta abio-sistema elektrikoen oinarrizko mantentze-lanak egitea, fabrikatzaileak zehaztutako prozeduren arabera.
• Esekidura-sistemaren eta gurpilen oinarrizko elementuak mantentzea, beharrezko eragiketak zehaztapen teknikoen arabera eginda. 
• Transmisio- eta balazta-sistemaren oinarrizko elementuak mantentzea eta, horretarako, fluidoak ordeztea eta ihesik ez dagoela egiaztatzea, fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.
• Argiteriako sistema elektrikoaren eta sistema osagarrien oinarrizko elementuak ordeztea, fabrikatzaileak zehaztutako prozedurak aplikatuta, betiere finkatutako segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren elementu mugigai sinpleak desmuntatzea, muntatzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren beirak konpontzea eta ordeztea, fabrikatzaileak ezarritako prozedurak aplikatuta eta ezarritako kalitate- eta segurtasun-baldintzetan.
• Ibilgailuaren gainazalak prestatzeko eragiketa sinpleak egitea, beharrezko kalitatea ziurtatuta, ezarritako denboretan eta formetan.
• Ibilgailua estaltzea eta desestaltzea, zehaztutako prozedurak aplikatuta, material eta baliabide egokiak erabilita eta produktua hurrengo urratsetarako egokituta.
• Lanpostua operatibo mantentzea eta ibilgailuak mantentzeko eragiketetarako beharrezko tresnak, lanabesak eta erremintak prestatzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak egiteko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Karrozeriaren saileko laguntzailea.
• Ordezko piezen biltegiko laguntzailea.
• Beirak ordezteko enpresetako langilea.
• Elektromekanikaren saileko laguntzailea.
• Mekanika azkarreko lantegiko langilea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila)

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek ibilgailuen mantentze-lanetako sektorean egiten du lan, batez ere konponketa-lantegietan eta ibilgailu pribatuen, industrialen, nekazaritzakoen eta obra zibilekoen kontzesionarioetan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Mekanizatua eta soldadura. (132 o.)
• Mugigarriak. (165 o.)
• Azaleren prestaketa. (120 o.)
• Ibilgailuaren elektrizitatea. (132 o.)
• Ibilgailuaren mekanika. (198 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

Elektromekanika aukera:
• Ibilgailuaren direkzio-sistemak. (96 o.)
• Zirkuitu elektriko osagarriak. (144 o.)

Karrozeria aukera:
• Elementu metaliko eta sintetikoen prestaketa. (120 o.)
• Elementu finkoak. (120 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies