Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

IBILGAILU AUTOMOBILEN ELEKTROMEKANIKAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Automozioaren sektoreko mekanikaren, hidraulikaren, pneumatikaren eta elektrizitatearen arloetan, mantentzeko, osagarriak muntatzeko eta transformazioetako eragiketak egitea, ezarritako prozeduretara eta denboretara egokituta, eta kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.

• Konponketa-prozesuak hautatzea, eskuliburuetan eta katalogoetan jasotako informazio teknikoa interpretatu ondoren.
• Ibilgailuen sistema mekanikoetan, hidraulikoetan, pneumatikoetan eta elektriko-elektronikoetan matxurak aurkitzea, bidezko tresnak eta diagnostiko-tresneria erabilita.
• Motor termikoa eta horren sistema osagarriak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Ibilgailuaren sistema elektriko-elektronikoetako multzoak, azpimultzoak eta elementuak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak erabilita.
• Esekidura- eta direkzio-sistemen elementuak ordezkatu eta doitzea.
• Indarra transmititzeko eta balaztatzeko sistemak konpontzea, fabrikatzaileek ezarritako konponketa-teknikak aplikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ibilgailuak eraiki eta mantentzeko sektorea, zehazki automobilen, motozikleten eta ibilgailu astunen azpisektoreak.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Lanbide eta lanpostu adierazgarrienak dira:
• Ibilgailuen elektronizista.
• Automozioko mantentze- eta konponketa-lanetako argiketari elektronikoa.
• Automobilen mekanikaria.
• Automobilen argiketaria.
• Automobilen elektromekanikaria.
• Automobilen eta motozikleten motorren eta horien sistema osagarrien mekanikaria.
• Sistema pneumatikoen eta hidraulikoen konpontzailea.
• Transmisio- eta balazta-sistemen konpontzailea.
• Direkzio- eta esekidura-sistemen konpontzailea.
• Ibilgailuen azterketa teknikoko operarioa.
• Ibilgailuetako osagarrien instalatzailea.
• Ordezko piezak fabrikatzen dituzten enpresetako langilea.
• Motozikleten elektromekanikaria.
• Ordezko piezen eta diagnosi-tresneriaren saltzailea/banatzailea.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak maneiatzea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Motorrak. (198 o.)
• Motorraren sistema osagarriak. (273 o.)
• Fluidoen zirkuituak. Esekidura eta direkzioa. (189 o.)
• Transmisio- eta balazta-sistemak. (198 o.)
• Karga- eta abio-sistemak. (198 o.)
• Ibilgailuen zirkuitu elektriko osagarriak. (165 o.)
• Segurtasun- eta erosotasun-sistemak. (132 o.)
• Oinarrizko mekanizazioa. (66 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika