Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ibilgailuaren oinarrizko mantentze-lanak eta
berrazterketak egitea, eta, horretarako, jarraibideetan eta
mantentze-planean aintzat hartzen diren eragiketak gauzatzea.
• Gidariari, bidaiariei, zamari eta ibilgailuari
dagokien dokumentazioa prestatzea, egin beharreko eragiketaren
eskakizunen arabera.
• Bidaiariak ibilgailura igotzeko, salgaiak biltzeko
eta entregatzeko eta ibilgailuaren zama-lanak egiteko eragiketak
egitea, dagokion araudia eta ezarritako protokoloak aplikatuta.
• Ibilgailuak hiri-bideetatik eta hiriarteko bideetatik
gidatzea, ezarritako zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko
arauak eta errepideko garraioari buruzkoak beteta.
• Ibilgailua hiri-bideetan eta hiriarteko bideetan
zentzuz eta segurtasunez gidatzea, gidatzeko teknika prebentiboak
eta horretarako beharrezko jardunak aplikatuta.
• Salgai arriskutsuak garraiatzeko ibilgailuak,
tanga-ibilgailuak eta salgai motetara berariaz egokitutako beste
ibilgailu batzuk gidatzea, segurtasun-protokoloei eta
prebentzio-irizpideei jarraituta.
• Ibilgailuak egoera berezietan gidatzea,
segurtasun-protokoloei eta prebentzio-irizpideei jarraituta.
• Erabiltzaileen erreklamazioei arreta ematea, hala
badagokio bidezko txostenak bideratuta.
• Larrialdi-egoeretan jardutea, ezarritako protokoloak
eta prozedurak aplikatuta.
• Bidaiariei arreta eta informazioa ematea, kasuak kasu
egokiak diren komunikazio-teknikak aplikatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• TIR kamioien gidaria (nazioarteko garraioa).
• Salgai arriskutsuen kamioien gidaria.
• Atoia duten kamioien eta/edo traktokamioien gidaria.
• Tanga-ibilgailuen gidaria.
• Hotz-ibilgailuen gidaria.
• Ibilgailuak eramateko ibilgailuen gidaria.
• Hormigoi-kamioien gidaria.
• Iraulki-ibilgailuen gidaria.
• Autoiraulki-ibilgailuen (Dumper) gidaria.
• Errepidean laguntzeko garabi-ibilgailuen gidaria.
• Ibilgailu berezien gidaria.
• Animalia bizien garraiorako ibilgailuen gidaria.
• Bidaiarien errepideko garraiorako ibilgailuen
gidaria.
• Hiri barruko, hiriarteko eta nazioarteko
zerbitzuetako autobusen gidaria.
• Eskolako autobusen gidaria.
• Taxi-gidaria.
• Automobilen gidari profesionala.
• Bederatzi eserleku arteko bidaiariak garraiatzeko
ibilgailuen gidari profesionala.
• 3.500 kilo arteko furgoneten gidaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek nazio-mailan zein nazioartean bidaiariak
edo salgaiak errepidean zehar garraiatzeko zerbitzuak egiten
dituzten enpresa txikietan, ertainetan eta handietan egiten du lan,
bere kontura zein besteren kontura.
Biltegiko operatibarekin eta paketeen banaketarekin lotzen
diren beste lan batzuk ere egin ditzake.
Gidatzeko lanbide-jarduera administrazio eskudunak
ezarritako araudiaren pean dago.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Errepideko garraiorako ibilgailuen gidaria.
• Salgai arriskutsuen garraioa.
• Animalien garraioa.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Hasierako gidatzea. (231 o.)
• Gidatze segurua eta zentzuzkoa. (210 o.)
• Garraioaren ingurune soziala, ekonomikoa eta
arauzkoa. (165 o.)
• Salgai-garraioko zerbitzuak. (165 o.)
• Bidaiari-garraioko zerbitzuak. (84 o.)
• Biltegiko lanak. (165 o.)
• Ibilgailuen oinarrizko mantentze-lanak. (198 o.)
• Lehen laguntzak. (66 o.)
• Ingelesa. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak