Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Automozioaren sektoreko mantentze-lanak eta logistika-lanak
antolatzea, programatzea eta gainbegiratzea, eta matxurak
diagnostikatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Ibilgailuen funtzionamendu-arazoei buruzko
aurrediagnostikoa lortzeko.
• Ibilgailu baten matxuren diagnostikoa egiteko.
• Karrozeriaren eta elektromekanikaren arloan tasazioak
eta aurrekontuak egiteko.
• Lantegia osatzen duten instalazioen eta tresneriaren
mantentze-programak antolatzeko eta planifikatzeko.
• Ibilgailuak mantentzeko lantegia administratzeko eta
kudeatzeko.
• Ibilgailu-flota handien mantentze-lanak
programatzeko.
• Mantentze-eragiketan laneko txantiloiek eta tresnek
bete beharreko ezaugarriak zehazteko, eta, hala, horiek diseinatzen
hasteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Ibilgailuak eraikitzeko eta mantentzeko sektorean,
erauzpe-industrietan, eraikuntzan eta herri-lanetan; ibilgailuen
entsegu-laborategietan, ikuskapen teknikoko enpresetan, ibilgailuen
egiaztapen, diagnosi eta ordezko piezen fabrikazio, salmenta eta
merkaturatzeko sektorean, bidaiarien zein salgaien garraiorako
ibilgailuen alokairu-flota duten enpresetan, eta
aseguru-konpainietan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Elektromekanikaren arloko burua.
• Ibilgailu motordunen lantegiko burua.
• IAT ibilgailuen azterketa teknikoaren arduraduna.
• Ibilgailuen peritu tasatzailea.
• Ordezko piezen arloko arduraduna.
• Merkataritza-arloko arduraduna.
• Karrozeriaren arloko arduraduna: txapa eta pintura.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Ibilgailuetan instalatutako pertsonen erosotasunerako
hozgarri fluordunak erabiltzen dituzten hozteko sistemak
maneiatzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Sistema elektrikoak eta segurtasun eta
erosotasunekoak. (231 o.)
• Indarren transmisio-sistemak eta errodaje-trenak.
(220 o.)
• Motor termikoak eta sistema osagarriak. (231 o.)
• Egiturazkoak ez diren elementu mugigarriak eta
finkoak. (231 o.)
• Gainazalen tratamendua eta estaldura. (200 o.)
• Ibilgailuen egiturak. (132 o.)
• Ibilgailuen mantentze-lanen kudeaketa eta logistika.
(80 o.)
• Komunikazio- eta harreman-teknikak. (66 o.)
• Automozioko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak