Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Zurezko aisia-ontzien mantentze-lanak planifikatzeko
eta/edo egiteko behar den informazioa lortzea, jarduerari lotutako
dokumentazio teknikoa erabiliz eta bezeroari galderak eginez.
• Zurezko aisia-ontzien egituretan, kroskoetan,
gainaldeetan eta barruko elementuetan matxurarik bada, matxura
horiek aurkitzea, bezeroak emandako informazioa, dokumentazio
teknikoa eta diagnostikorako behar diren ekipoak erabiliz.
• Zurezko aisia-ontzien matxuren eta disfuntzioen
garrantzia zehaztea, dokumentazio teknikoa eta diagnostikorako
ekipoak erabiliz.
• Mantentze-lanen plangintza egitea, prozedura ezartzea
eta beharko diren materialak edo ordezko piezak, ekipoak eta
lanabesak zehaztea, baita aplikatzekoak diren segurtasun-neurriak
ere.
• Biltegira sartzen diren eta handik irteten diren
materialak, osagaiak eta produktuak aukeratzea eta biltzea,
ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.
• Aisia-ontzien zurezko egitura-elementuak egokiro
mantentzea.
• Aisia-ontzien zurezko barrualdeko elementuak egokiro
mantentzea, eta, beharrezkoa bada, haietan aldaketak egitea.
• Aisia-ontzien zurezko kroskoak eta gainaldeak
berregitea, fabrikatzailearen eskakizun teknikoak eta aplikatzekoa
den araudiak betez.
• Gainazalak prestatzea eta margo-nahasteak aplikatzea,
ezarritako zehaztapenak lortzeko behar diren akabera-ekipoak
erabiliz.
• Aisia-ontzietako altzariak eta arotzeria-elementuak
muntatzea eta/edo moldatzea, multzoen muntaketaren egiaztapenak
egiteko behar diren neurketa-tresnak erabiliz.
• Zurezko elementuen muntaketan eta akabera-lanetan
erabilitako makinen eta mekanizatze-ekipoen lehen mailako
mantentze-lanak egitea, mantentze-lanen fitxan jasotakoarekin bat
etorriz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Aisia-ontzien arotza (altzarien
muntatzailea/konpontzailea).
• Erriberako arotza (zurezko aisia-ontzien egituren,
kroskoen eta gainaldeen mantentzailea).
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Titulu hau eskuratzen dutenek zurezko aisia-ontzien
mantentze-lanen sektorean dihardute.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Arotzeria eta altzarigintzako materialak. (70 o.)
• Eraikuntza-soluzioak. (105 o.)
• Arotzeriako oinarrizko eragiketak. (140 o.)
• Altzarigintzako oinarrizko eragiketak. (125 o.)
• Biltegiko kontrola. (35 o.)
• Aisiako ontziak mantentze-lanetarako prestatzea. (60
o.)
• Erriberako arotzeriako osagaien mekanizazioa. (90 o.)
• Aisiako ontzietako zurezko ontzigainak eta kroskoak
mantentzea. (90 o.)
• Aisiako ontzietako zurezko egiturako osagaiak
mantentzea. (90 o.)
• Aisiako ontzietako barrualdeko zurezko osagaiak eta
altzariak mantentzea. (90 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak