Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

AISIAKO ONTZIAK MANTENTZEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Matxurak aurkitzea aisia-ontzien kroskoan, egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa, diagnostikorako ekipoak eta bezeroak emandako informazioa erabiltzea.
• Aisia-ontzien egiturako, elementuetako eta sistemetako matxuren eta disfuntzioen garrantzia zehaztea, dokumentazio teknikoa eta diagnostikorako ekipoak erabiliz.
• Mantentze-lanen plangintza egitea, eta, horretarako, jarraitu beharreko prozeduraren faseak eta sekuentziak ezartzea, beharko diren materialak edo ordezko piezak, ekipoak eta lanabesak zehaztea, eta aplikatu beharreko segurtasun-zehaztapenak ezartzea.
• Zuntzez indartutako plastikozko elementuak egitea eta/edo horiek aisia-ontzian berregitea, fabrikatzaileak ezarritako eskakizun teknikoak betez eta merkatuan dauden produktuak balioetsita.
• Aisia-ontzien egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan egin beharreko mantentze-lanen aurrekontua egitea, kostuak, mozkin-marjinak eta merkatuko prezioak kontuan hartuta.
• Aisia-ontzien egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan egin beharreko mantentze-lanei lotutako logistika zehaztea.
• Aisia-ontzien kroskoan, egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan egin beharreko mantentze-lanak antolatzea, horiek egitean sor daitezkeen arazoak konpontzea eta gorako arduradun bati horien berri ematea.
• Mantentze-lanak egitea (osagaiak muntatzea zein desmuntatzea, akastun osagaien egiaztapenak egitea, desmuntatutako elementuak konpontzea eta/edo ordezkatzea, eta horiek berriro muntatzea), fabrikatzaileak ezarritako prozedurari eta programatutako lan-planari jarraituz.
• Ontzien egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan egindako mantentze-lanen emaitza ona dela egiaztatzea, egin beharreko funtzionaltasun-probak egitea, parametroak doitzea eta multzoak ongi funtzionatzen duen ebaluatzea.
• Aisia-ontzien egituran, elementuetan, ekipoetan eta sistemetan egindako konponketei buruzko mantentze-lanen txostena egitea, enpresaren eskakizunak beteta, eta bezeroaren onespena lortzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Aisia-ontzien orotariko mantentzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Titulu hau eskuratzen dutenek, normalean, aisia-ontzien mantentze-lanetan diharduten enpresa txikietan lan egiten dute.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Oinarrizko mekanizazioa. (50 o.)
• Instalazioen eta makina elektrikoen zainketa ontzi eta itsasontzietan. (100 o.)
• Aisiako ontziak mantentze-lanetarako prestatzea. (60 o.)
• Aisiako ontzietako propultsio-sistema eta ekipo osagarriak mantentzea. (120 o.)
• Aisiako ontzietako hozte- eta klimatizazio-sistemak mantentzea. (60 o.)
• Aisiako ontzietako gainazalak eta material konposatuko elementuak mantentzea. (90 o.)
• Aisiako ontzietako gainazalak tratatzea eta pintatzea. (60 o.)
• Aisiako ontzietako ekipo elektronikoen eta informatikoen instalazioak mantentzea. (60 o.)
• Aisiako ontzietako aparailuak mantentzea. (120 o.)
• Aisiako ontzietako zurezko ontzigainak mantentzea eta altzariak egokitzea eta konpontzea. (60 o.)
• Ingelesa. (90 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. ( 50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika