Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Heziketa-zikloak > Goi-maila

AIREONTZIEN SISTEMA ELEKTRONIKOAK ETA ABIONIKOAK MANTENTZEKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.

• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.450 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Aukeratu eskatutako dokumentu teknikoak, egin beharreko esku-hartzearen arabera.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren tresneria-sistemetan, prozedura xehatuen bidez eta araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren barruko mantentze-sistemetan, prozedura xehatuen bidez eta araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren hornidura elektrikoaren eta argien sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren kabinaren abisu- eta entrenamendu-sistemetan, prozedura xehatuen bidez eta araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea, aireontziaren informazioa komunikatzeko eta kudeatzeko sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren nabigazioko eta hegaldi automatikoko sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Aireontziaren hegaldi-aginteko kontrol elektronikoaren sisteman, programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea, araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren egituran dauden interkonexio elektrikoetan eta babes-sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Programatutako eta zuzenketarako mantentze-lanak egitea aireontziaren motorreko abisu-sistemetan, araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Aireontziaren motorreko abisu-sistemen lineako mantentze-lanak egitea, araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Hegazkinaren zaintzako eta hangarreko lanak egitea.
• Pistetan, hegazkinaren errodatzea bideratzea kontrol-dorrearen jarraibideen arabera eta araudi aeronautiko espezifikoak betez.
• Antolamenduarekin eta mantenuko kudeaketarekin zerikusia duten jarduerak egitea.
• Stockaren kontrola egitea biltegiko ordezkoak kudeatzeko.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Konpainia desberdinen aireontzien mantentze-laneko sailetan edo, bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko zerbitzuak edo bestelako jarduerak egiten dituzten enpresetan, linearen ikuskapena eta mantentze-lanak eginez, baita hangarrean edo lantegian ere.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Sistema abionikoen mantentze-lanen teknikaria.
• Hangarreko edo lantegiko sistema elektronikoen eta abionikoen mantentze-lanen teknikaria.
• Ekipamendu elektriko eta elektronikoen teknikariak eta doitzaileak.
• Lineako mekanikaria.
• Hegaldi-simulagailuen sistema mekaniko eta elektrikoen mantentze-laneko teknikaria.
• Elementuak eta osagaiak fabrikatzeko eta muntatzeko teknikaria.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Aireontzietako mantentze-lanak egiteko lizentzia B2.
• LMA lizentzia, 66 B2. partea.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Elektrizitatearen funtsak. (135 o.)
• Elektronikaren funtsak, abionikari aplikatuta. (105 o.)
• Abionikako teknika digitalak eta tresna elektronikoen sistemak. (205 o.)
• Abionikako materialak, ekipoak eta erremintak. (135 o.)
• Abionikako mantentze-lanetako praktikak. (200 o.)
• Oinarrizko aerodinamika. (65 o.)
• Giza faktoreak. (105 o.)
• Aeronautikako legedia. (65 o.)
• Aireontzietako aerodinamika, egiturak eta hegaldi-aginteetako sistemak, potentzia hidraulikokoak, lurreratze-trenekoak eta zelulakoak. (105 o.)
• Aireontzietako aerodinamika, egiturak, sistema pneumatikoak eta erregai-, oxigeno-, ur- eta babes-sistemak. (135 o.)
• Aireontzietako aerodinamika, egiturak eta tresneria-sistemak, elektrizitate-sorkuntzakoak, argi-sistemak eta ontzi-barneko mantentze-lanetakoak. (205 o.)
• Aireontzietako aerodinamika, egiturak eta komunikazio-sistemak, bidaiari-kabinako sistemak eta informazio-sistemak. (205 o.)
• Aireontzietako aerodinamika, egiturak eta nabigazio eta hegaldi automatikoko sistemak. (205 o.)
• Propultsioa. (105 o.)
• Aireontzietako sistema elektrikoen, elektronikoen eta abionikoen mantentze-lanak egiteko proiektua. (40 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (65 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (460 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika