Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea
ematen duten tituluak:
• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak
Garatzeko Goi-mailako Teknikaria.
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko
Goi-mailako Teknikaria.
• Automozioko Goi-mailako Teknikaria.
• Mekatronika Industrialeko Goi-mailako Teknikaria.
• Mantentze-lan Elektronikoetako Goi-mailako
Teknikaria.
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko
Goi-mailako Teknikaria.
Ikastaroaren iraupena:
650 ordu
Zer ikasiko dut, eta zer egingo?
• Trenbideetako gurpildun materialen funtzionamendua
monitorizatu eta egiaztatzen, kontrola neurtzeko tresneria eta
analisia eta konfigurazioa mantentzeko software-tresnak erabilita.
• Trenbideetako gurpildun materialen sistema
elektromekanikoetan matxurak edo disfuntzioak diagnostikatzen eta
aurkitzen, hautemandako sintomak, erabiltzaileak emandako
informazioa, informazio teknikoa eta ibilgailuaren historia aintzat
hartuta.
• Trenbideetako gurpildun materialen mantentze-lanak
planifikatzen, baliabideak, beharrezko denborak eta
kontrol-sistemak zehaztuta, ezarritako metodoen arabera.
• Mantentze-prebentiboko, -zuzentzaileko eta
-prediktiboko prozesuak ikuskatzen eta betearazten, segurtasuna
ziurtatzeko ezarritako betekizunak betetzen direla behatuz eta
emaitzen kalitatea kontrolatuz.
• Trenbideetako gurpildun materialetako sistema
mekanikoak konfiguratzen, eta, horretarako, tresneria espezifikoa
hautatzen.
• Dokumentazio teknikoa eta administratiboa betetzen,
indarrean dagoen araudiaren arabera, elementuak, ekipoak eta
sistemak mantentzeko eta konpontzeko dokumentuak artxibatzeko eta
kontserbatzeko prozesua kudeatzeko, eragiketen trazabilitatea
ziurtatzeko moduan.
• Trenbideetako gurpildun materialetako
mantentze-lanetako tailerrak edo atalak administratzen eta
kudeatzen, indarrean dagoen araudia ezagututa eta beteta, eta
materialen eta ekipoen hornidura eta biltegiratzea kontrolatuta.
• Inguru seguruak sortzen nire lana nahiz nire
taldearen lana behar bezala garatzeko, lan-arriskuen prebentziorako
eta ingurumen-babeserako prozedurak ikuskatuz eta aplikatuz,
araudian eta enpresaren helburuetan ezarritakoaren arabera.
• Dagokidan konpetentziaren esparruan, egoerak, arazoak
edo gorabeherak ekimenez eta autonomiaz ebazten, sormena eta
berritasuna erabiliz eta nire lanaren eta taldekideen lana
hobetzeko gogoz.
• Lantaldeak antolatu eta koordinatzen, arduraz
jokatuta, lantaldeon garapena gainbegiratuz, harreman onak izanez,
lidergoa hartuz, eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko
aterabideak proposatuz.
• Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan
bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak,
irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak»
aplikatzen eta berrikusten.
Ikasketak amaitzean, zer egiteko moduan izango
naiz?
Espezializazio-ikastaro hori gainditu eta hori egiaztatzen
duen ziurtagiria lortu duten ikasleek trenbideko
garraio-zerbitzuetan erabiltzen den gurpildun materiala fabrikatzen
eta mantentzen jarduteko aukera izango dute, sektore publikoan zein
pribatuan, bai Trenbide Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen
babesean emandako zerbitzuetan, bai erkidegoko, hiriko (tranbiak),
hiri inguruko (metroak) eta hiriarteko trenbideek emandako
zerbitzuetan (metroa eta tranbia arinak); horrez gain,
tren-azpiegiturak instalatu eta mantentzeko erabilitako
trenbideetako gurpildun materialak nahiz tren-instalazio
partikularretako jardueretako materialak fabrikatzen eta mantentzen
jarduteko aukera ere izango dute.
Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
• Trenbideetako gurpildun materialak mantentzeko
tailerreko arduradun teknikoa.
• Trenbideetako gurpildun materialen fabrikazioko eta
mantentze-lanetako ekipamendu eta osagaietako teknikaria.
• Trenbideetako gurpildun materialen fabrikazioaren eta
mantentze-lanen arloko produkzio-teknikaria.
• Trenbideetako gurpildun materialen fabrikazio- eta
mantentze-arloko industria-instalazioen mantentze-lanetako
teknikaria.
• Trenbideetako gurpildun materialen mantentze-lanetako
prozesuak antolatu eta programatzeko teknikaria.
• Trenbideetako gurpildun materialak muntatzeko
lantaldeko burua.
• Trenbideetako gurpildun materialak mantentzeko
tailerren lantaldeko burua.
• Material mugikorren gainbegiralea.
• Teknikari laguntzailea.
• Material mugikorren teknikari espezialista.
• Mantentze-lanetako eta kontroleko arduraduna
• Mantentze-lanetako operadoreak.
Zer irtenbide profesional izango ditut?
Arlo honetako profesionalek trenbideetako gurpildun
materialetako sistemen mantentze-lan aurreratua antolatu,
planifikatu, gainbegiratu eta gauzatzen jarduten dute, indarrean
dagoen araudia aplikatuta, eta kalitateko, segurtasuneko, laneko
arriskuen prebentzioko eta ingurumena babesteko eta errespetatzeko
protokoloak beteta.
Zer lanbide araututan jardun naiteke programa honen
bidez?
Titulu honek ez du bidea ematen inongo lanbide araututara
zuzenean sartzeko.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako
hauek dira:
• Trenbideetako gurpildun materialen mantentze-lanen
kudeaketa eta logistika (45h)
• Trenbide-ibilgailuetan ontziratutako sistemak. (60h)
• Trenbideko trakzio elektrikoa. (50h)
• Trenbideko errekuntza-motor termikoak. (50h
• Bogiearen arkitektura. (35h)
• Trenbideko balazta-sistemak eta pneumatika osagarria.
(60h)
• Lantokiko prestakuntza. (60h)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Familien espezializazio-programak argitaratzea: Informatika eta Komunikazioak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/12/2023
Etiketak