Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Programarekin lotutako tituluak:
• Automozioko Goi-mailako Teknikaria.
• Pistoi-motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko
Goi-mailako Teknikaria.
• Turbina-motorreko Hegazkinen Mantentze Aeromekanikoko
Goi-mailako Teknikaria.
• Pistoi-motorreko Helikopteroen Mantentze
Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
• Turbina-motorreko Helikopteroen Mantentze
Aeromekanikoko Goi-mailako Teknikaria.
• Aireontzien Sistema Elektronikoak eta Abionikoak
Mantentzeko Goi-mailako Teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Ezbeharra izan duten ibilgailuen peritazioa kudeatzea,
izandako kalteen norainokoa eta kalte horiek konpontzeko behar
diren materialak baloratuz, eta konponketa izapidetzeko behar den
dokumentazio guztia prestatzea. Bestalde, Ibilgailuen Azterketa
Teknikoaren araudia ezagutzea, ibilgailuen aldizkako azterketak
egitea eta legediaren erreforma garrantzitsuak ezagutzea, betiere
indarrean dagoen araudiak ezarritako zehaztapenekin bat etorriz.
Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango
naiz?
Lan-aukerak:
• Automobilen aseguru-perituak, aseguru-etxeetakoak eta
peritu-kabineteetakoak.
• Aseguru-etxeetako izapidegileak.
• Ibilgailuak konpontzeko tailerretako
balorazio-aholkulariak.
• Peritazio- eta matxura-aholkulariak, renting-eko,
leasing-eko eta ibilgailu-enkanteetako enpresetakoak.
• Ibilgailuak konpontzeko tailerretako
karrozeria-ataleko buruak.
• Automobil-industriako zerbitzu-hornitzaileak.
• IATko ikuskatzaile teknikoak.
• IATko arduradunak.
• Ibilgailuen aseguru-polizak kontratatzeko
egiaztatzaileak.
• Ibilgailuak tratatzeko zentro baimenduetan
ibilgailuak jasotzeko egiaztagailuak
Zer irtenbide profesional ditu?
Lanbide Heziketako Masterraren titulua dutenak edo
espezializazio-ikastaro hau gainditu izana egiaztatzen duen
bertaratze-ziurtagiri akademikoa lortu dutenak ezbeharra izan duten
ibilgailuak peritatzen eta ibilgailuen azterketa teknikoa egiten
diharduten sektore ekonomiko guztietan aritu daitezke lanean, bai
eta beste enpresa-sektore batzuetan ere; besteak beste, honako
hauetan:
• Ibilgailuak peritatzeko enpresak.
• Aseguru-etxeak.
• Ibilgailuen multzoen eta azpimultzoen saiakuntzak
egiteko laborategiak.
• Ibilgailuak alokatzeko floten enpresak.
• Ibilgailuen osagarriak instalatzeko enpresak.
• Ibilgailuen azterketa teknikoko enpresak.
• Ibilgailuak konpontzeko tailerrak
• Ibilgailuetarako laguntza-enpresak.
• Ibilgailuak tratatzeko zentro baimenduak.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetako
lanbide-moduluak:
• Ezbeharra izan duten ibilgailuak peritatzea. (150 o.)
• IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kudeatzea. (150
o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/01/2025
Etiketak