Lanbide-arloak
Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Automatizazioko eta robotika industrialeko
goi-mailako teknikaria.
• Mantentze-lan elektronikoetako goi-mailako
teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
• Automozioko goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
700 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Industriaren sektorean automatizazio altuko
ekoizpen-sistemetan erabiltzen diren bitartekoak kudeatzea, eta,
horretarako, ekoizpeneko eta mantentzeko zeregin desberdinak
egitea, enpresaren berezko estandar metodologikoei jarraikiz.
Ekintza guztiak sektoreak eskatzen dituen kalitatearekin eta
zehaztapenarekin gauzatuko dira, enpresak azkenean ezarri ahal
dituen ekoizpen-kudeaketako sistemarik aurreratueneko tresnak
identifikatu eta aplikatuko dira, eta lan- eta ingurumen-arloko
arriskuak prebenitzeko arauak eta planak bete beharko dira une oro.
Profesional hau gai izango da:
• Ekoizpen- eta mantentze-lanak egitea, automatizazio
altuko industria-enpresak estandarizatutako dokumentazioaren
arabera (oinarrizko fabrikazio- edo/eta ekoizpen-teknikak, lan
estandarreko orriak, eta abar).
• Lantegi lerden batean hauteman daitezkeen oinarrizko
ezaugarriak identifikatzea, eta, horretarako, automatizazio altuko
industriaren berezko kalitate-tresnak aplikatzea, diziplina
bakoitzerako hertsiki teknikoak diren ezagutzekin integratuta, LEAN
Management metodologian oinarrituta.
• Enpresak garatzen duen kalitate-sistematik sortutako
agiriak era egokian interpretatzea.
• PLC programazioko, industria-robotetako, ikuspen
artifizialeko kameretako irudien prozesamenduko eta
industria-komunikazio bereziki konplexuetako aplikazioak diseinatu,
gauzatu eta mantentzea; horretarako, horiek guztiak automatizazio
altuko industrian aplika daitezkeen kalitatekudeaketako sistemen
barruan jakinarazi eta integratzea, kudeaketa-sistema horretarako
egokiak diren tresna informatikoen bidez datuak jaso eta ustiatu
ahal izateko.
• Automatizazio altuko industriarako bereziki egindako
tresnak, gailuak eta neurketa-sistemak konfiguratu eta egokitzea;
hala, horiek modu integralean aktibatuta, fabrikazio-katearen
barruan funtsezkoak diren elementuen egoera egokia egiaztatu ahalko
da, baztertutako produktuak, alferrik galduak, edo beharrezkoak ez
diren ekoizpen-etenak prebenitzeko, hau da, azken finean,
produktuen eta prozesuen sendotasuna eta bezeroari begirako
orientazioa lortzeko.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura profesional honek automatizazio altuko industriaren
sektorean egiten du lan, kateko ekoizpen-sistemen bidez. Sektore
honetan bereziki garrantzitsuak dira programatu daitezkeen
automatak, industria-robotak, ikuspen artifizialeko sistemak,
industria-komunikazioak, informazio eta komunikazioko teknologiak,
teknologia horien guztien integrazioak eta horien etengabeko
berritzeak. Beste sektore batzuen artean, bilakaera da automobilen
edo automobil-osagarrien industrian antzeman daitekeena. Eremu
horretan, izan ere, teknologia horiek guztiak normaltasunez
integratuta daude, baina automatizazio altuko bestelako
industria-enpresetan ere aplikatu daitezke.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Automatizazio altuko aplikazioak diseinatzea. (150
o.)
• Automatizazio altuko aplikazioak instalatu, egokitu
eta egiaztatzea. (180 o.)
• Ekoizpen-bitartekoak antolatzeko sistemak,
automatizazio altuko Industrian. (220 o.)
• Hobekuntza-proposamenaren proiektua (HPP). (150
o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/01/2025
Etiketak