Lanbide-arloak

Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak - TMV

Espezializazioak > Espezializazio Programak

BIZIKLETAK MUNTATZEA, PRESTATZEA ETA MANTENTZEA ESPEZIALIZATZEKO PROGRAMA

Programarekin lotutako tituluak:

• Mantentze-lan Elektromekanikoetako Teknikaria.
• Mekanizazioko Teknikaria.
• Makineriaren Elektromekanikako Teknikaria.
• Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako Teknikaria.
• Karrozeriako Teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

650 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Askotariko bizikletek dituzten pieza guztiak osorik muntatzea; funtzionamendu akatsak hautematea; bizikletei prebentzioko eragiketak egitea, edo hautematen diren arazoak konpontzea; azken emaitza egiaztatzea, aurrez ezarritako prozedura eta denboretara egokituz eta protokoloak betez (kalitatea, segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumenaren babesa).

Profesional hau gai izango da:

• Egin beharreko lanak eskatzen duen materiala prestatzea, garraiatzea eta kokatzea (adibidez, osagaiak, tresnak eta dokumentuak), eta prozesua enpresak ezarritako moduan errespetatuz eta erregistratuz.
• Elementu mekanikoak muntatzea bizikletak fabrikatzeko fase guztietan, betiere laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez.
• Elementu elektriko/elektronikoak muntatzea bizikletak fabrikatzeko fase guztietan, betiere laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez.
• Bizikleten mantentze mekanikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez.
• Bizikleten mantentze elektrikoa/elektronikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea) egitea, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko araudiak betez.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Bizikleta-muntatzailea.
• Bizikletak mantentzeko teknikaria..

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek bizikletak fabrikatzen dituzten enpresen produkzio-sailean egiten du lan; bertan, muntaketako eta prestaketako prozesu osoaz arduratuko da, produktua prest uzteko, fase eta arlo tekniko guztietan (besteak beste, mekanika eta elektrizitatea/elektronika).

Horrez gain, laguntza mekanikoa emango du txirrindularitzaren arloko ekitaldietan, probak egingo dizkie produktuei dendan, eta standak, karpak eta bestelakoak muntatzen lagunduko du ekitaldi, aurkezpen eta azoketan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Bizikleten osagai mekanikoak muntatzea. (320 o.)
• Bizikleten osagai elektriko/elektronikoak muntatzea. (150 o.)
• Bizikleten mantentze mekanikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea). (50 o.)
• Bizikleten mantentze elektrikoa/elektronikoa (prebentziokoa eta zuzentzailea). (30 o.)
• Lean Manufacturing lan metodoa, laneko arriskuen prebentzioa, enpresaren antolamendua, kalitatea. (50 o.)
• Zeharkako konpetentziak, enpresaren balioak eta kultura. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika