Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta
metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko
prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko
teknikak aplikatuta.
Profesional hau gai izango da:
• Txapak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta
konformatzean erabiliko diren tresna eta makinetako sistema
automatikoak prestatzeko.
• Lan-eremua egokitzeko eta muntaia eta babeseko
materialak, erremintak, tresnak, tresneria eta elementuak
prestatzeko eta hautatzeko.
• Txantiloiak, tresnak, oheak eta euskarriak
eraikitzeko.
• Metal-eraikuntzako elementuak lortzeko, eta txapak,
profilak eta tutuak trazatu, ebaki, mekanizatu eta konformatzeko.
• Produktu fabrikatuak egiaztatzeko.
• Egiturak eta tutueriak muntatzeko eta kokatzeko.
• Metal-eraikuntzen osagaiak lotzeko, soldadura
oxiazetilenikoaren, arku bidezko elektrikoaren eta
erresistentziakoaren bitartez.
• Metal-eraikuntzen osagaiak eta elementuak oxigas
bidez ebakitzeko.
• Tutuak babesteko, beharrezko babes-tratamendua
emanda.
• Soldadura eta galdaragintzako makina eta tresneriaren
lehen mailako mantentzea egiteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek galdaragintza, arotzeria eta
egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko
industrietan dihardu, metal-eraikuntzen, ontzigintzaren eta
garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta
industria-sektorearen barruan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Soldatzailea eta oxiebakitzailea.
• Proiekzio termikoko eragilea.
• Txapista eta galdaragilea.
• Metal-egituren muntatzailea.
• Metal-arotza.
• Industria astuneko industria-tutugilea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Interpretazio grafikoa. (132 o.)
• Trazadura, ebaketa eta konformazioa. (264 o.)
• Mekanizazioa. (165 o.)
• Giro naturaleko soldadura. (264 o.)
• Giro babestuko soldadura. (231 o.)
• Muntaia. (231 o.)
• Metrologia eta saiakuntzak. (132 o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak