Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Aeronautikako elementuen eta multzoen planoak
interpretatzea eta egitea, eta haien ezaugarriekin lotzea,
normalizatutako prozesuak aplikatuz.
• Aireontzien egiturazko elementuak mekanizatzea
(zulatzea, otxabutzea, abeilanatzea, bizarrak kentzea...), haiek
muntatu baino lehen, informazio teknikoan emandako zehaztapenei
jarraituz.
• Oinarrizko elementuak eta azpimultzoak lotzea,
aireontzien egiturak eratzeko, kontuan hartuta fabrikazioko eta
kalitate-kontroleko planoetan jasotako zehaztapenak, laneko
arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena babesteko arauak betez.
• Egiturazko elementuak eta andelak estanko egin, eta
aireontzien osagaiak akoplatzea, zigilatzeko produktuak aplikatuz
eta estankotasun-probak eginez, ezarritako prozeduraren arabera.
• Aireontzien oinarrizko elementuak eta multzoak
muntatzea, zehaztapen teknikoei jarraituz eta aplikatzekoa den
aeronautikako araudia betez.
• Aireontzien egiturazko elementuei azaleko
tratamenduak aplikatzea, zehaztapen teknikoetan ezarritako
produktuak erabiliz, aeronautikako araudiaren arabera.
• Aireontzien hegaldiko aginte-sistemetako,
lurreratze-treneko eta propultsioko elementuak muntatzea,
zehaztapen teknikoei eta fabrikazioan aplikatu beharreko
aeronautikako araudiari jarraituz.
• Sistema pneumatikoetako eta hidraulikoetako ekipoak,
hoditeria eta elementu mekanikoak muntatzea, planoetako eta
dokumentazio teknikoko zehaztapenak kontuan hartuta, segurtasunez
eta aeronautikako araudia betez.
• Sistema elektrikoetako eta elektronikoetako
kable-sortak muntatzea eta konektatzea, aireontzien egituran,
aurrez ezarritako funtzionaltasuna bermatuko duten prozedurak eta
segurtasun-baldintzak betez.
• Sistema elektrikoak eta elektronikoak muntatzea,
zehaztapen teknikoei jarraituz eta aeronautikako araudia betez.
• Elementuak eta aireontziak margotzea, zehaztapen
teknikoetan ezarritako produktuak erabiliz eta aeronautikako
araudia eta segurtasun-baldintzak betez.
• Telekomunikazio- eta abionika-sistemetako ekipoak
muntatzea, bai eta aireontzian korrontea banatzeko sistemakoak ere,
dokumentazio teknikoan ezarritako prozedurei jarraituz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer
egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Aireontzietako sistema hidraulikoen eta pneumatikoen
muntatzailea.
• Aireontzietako potentzia-planten eta sistema
mekanikoen muntatzailea.
• Aireontzietako sistema elektrikoen eta elektronikoen
muntatzailea.
• Aireontzietako elementuen eta egituren muntatzailea.
• Aireontzietan muntatutako sistemen eta
funtzionaltasun-proben gainbegiratze-langilea.
• Aireontzietako elementuen eta egituren zigilatzailea.
Gainazalak babesteko eta aireontziak margotzeko langilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Aireontzietako sistemak eta ekipoak muntatzen, mantentzen,
zigilatzen, margotzen eta instalatzen dituzten enpresetan lan
egitea -pertsonen edo objektuen garraiorako aireontziak,
militarrak, motorrik gabeko hegazkinak, hegazkin arinak edo hegal
birakaridun aireontziak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Oinarrizko mekanizazioa. (50 o.)
• Aeronautikako egiturak muntatzea. (120 o.)
• Instalazio elektriko eta elektronikoak. (125 o.)
• Gainazalak prestatzea eta zigilatzea. (50 o.)
• Mekanika- eta fluido-sistemak. (130 o.)
• Aireontziak babestea eta margotzea. (90 o.)
• Korronte elektrikoaren banaketako, telekomunikazioko
eta abionikako sistemak. (110 o.)
• Hegaldietako aginteetako, lurreratze-trenetako eta
propultsio-trenetako sistemak. (120 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak