Lanbide-arloak

Fabrikazio mekanikoa - FME

Heziketa-zikloak > Goi-maila

METALENEN ETA POLIMEROEN MOLDEKATZE BIDEZKO PRODUKZIOA PROGRAMATZEKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Profesional hau gai izango da:
• Metalen galdaketako, pulbimetalurgiako eta polimeroen eta material konposatuen transformazioko prozesuak zehazteko, fabrikazio-planoetan, arauetan eta katalogoan barnean hartzen den informazio teknikoa interpretatuta.
• Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko teknikak eta tresnak erabilita.
• Une egokian hornidura bermatzeko beharrezko hornikuntza zehazteko, ustekabeko gorabeheren aurrean erantzuteko eta hornikuntzan sortzen diren gatazkak ebazteko.
• Moldekatzeko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzeko, kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzen dela ziurtatuta.
• Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara egokitzen direla ziurtatzeko, haien garapena gainbegiratu eta kontrolatzeko, eta sor daitezkeen gorabeherak ebazteko.
• Moldekatze itxi bidez produktuak lortzeko, galdaketa-prozesua definituta eta aplikatuta.
• Moldekatze ireki bidez produktuak lortzeko, galdaketa-prozesua definituta eta aplikatuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Prozesuko teknikaria.
• Fabrikazioko teknikaria.
• Produkzioaren programatzailea.
• Polimeroen transformazioa kontrolatzeko laborategiko teknikaria.
• Sistema automatizatuen programatzailea.
• Produkzioko arduraduna (moldekatzea, estrusioa, kalandratzea, akabera, tratamenduak, eta abar).
• Kautxuzko eta material plastikozko produktuak fabrikatzeko makinetako operadoreen arduraduna.
• Moldekatzaileen arduraduna.
• Galdaketa-prozesuetako instalazioen arduraduna.
• Pulbimetalurgia-prozesuetako instalazioen arduraduna.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
• Ontziratzearen arduraduna.
• Bulkanizazioaren arduraduna.
• Pneumatikoen, oro har, fabrikazio-sekzioaren arduraduna.
• Akaberen sekzioaren arduraduna.
• Aurretiazko eragiketen eta nahasketa-eragiketen arduraduna.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek galdaketa, pulbimetalurgia eta polimeroen eta material konposatuen transformazio bidezko fabrikazioaren sektorearen antzeko sektoreetan egiten du lan -industria-sektorearen barruan metalen eta polimeroen transformazioko azpisektorearekin lotuta daudenetan-, eta produkzio-prozesuaren plangintzako eginkizunak betetzen ditu.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Interpretazio grafikoa. (132 o.)
• Materialak ezaugarritzea. (132 o.)
• Moldekatze itxia. (297 o.)
• Moldekatze irekia. (280 o.)
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa. (100 o.)
• Produkzioaren programazioa. (120 o.)
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa. (165 o.)
• Produktu konformatuak egiaztatzea. (165 o.)
• Metalen eta polimeroen moldekatze bidezko produkzioa programatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies