Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Galdaketako produktu metalikoak eta polimerikoak eta
material konposatuak lortzeko prozesuen zehaztapen teknikoen
arabera prestatzeko lehengaiak.
• Galdaketako metal-produktak, produktu polimerikoak
eta material konposatuak lortzera bideratuko diren eredu, molde eta
ar ez-metalikoak lantzeko, betiere informazio teknikoa eta
katalogoak interpretatuta.
• Informazio teknikoaren eta fabrikazio-arauen
interpretazioa abiapuntu izanik, instalazioak prestatzeko,
programatzeko eta kontrolatzeko.
• Metalak galdatu eta isurtzeko tresneria eta
polimeroak transformatzeko tresneria prestatzeko, betiere
dokumentazio teknikoaren eta sistemaren ezaugarrien arabera, horien
funtzionamendua ziurtatuta.
• Produktu galdatuak moldekatze itxi bidez lortzeko,
prozesuaren parametroak eta produktuaren hoztea eta desmoldekatzea
kontrolatuta.
• Produktu galdatuak moldekatze ireki bidez lortzeko,
prozesuaren parametroak eta produktuaren hoztea eta desmoldekatzea
kontrolatuta.
• Produktuaren akabera egiteko, haren zehaztapenen
araberako beharrezko eragiketen bitartez.
• Produktu moldekatuak egiaztatzeko, neurketako tresnak
eta saiakuntzako tresneria definitutako prozeduren arabera
erabiliz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Galdaketako labeetako langilea.
• Injekzioko eta behe-presioko makinen prestatzailea.
• Aleazio metalikoak isurtzeko makinetako operadorea.
• Moldeen eta arren prestatzailea.
• Molde edo argintzako makinetako operadorea.
• Kautxua nahasteko eta oratzeko makinako operadorea.
• Kautxua moldekatzeko eta bulkanizatzeko makinetako
operadorea.
• Pneumatikoen fabrikazioaren egiaztatzailea.
• Pneumatikoak birkautxuztatzeko makinetako operadorea.
• Pneumatikoak moldekatzeko makinetako operadorea.
• Zilindrogilea. Prentsako langilea. Itsasgarriak
emateko langilea.
• Injektatzeko makinetako operadorea.
• Estrusio-makinetako operadorea.
• Arrabolez prentsatzeko makinetako operadorea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek metalak eta kautxua transformatzeko
enpresetako sektoreetan eta erabiliko duten lehengaia edo produktua
izaera polimerikokoa duten enpresa guztietan egiten du lan;
alabaina, polimeroak transformatzeko enpresetan edo
galdaketa-enpresetan ere egin dezake lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Interpretazio grafikoa (132 o.)
• Prozesu automatikoko makinak eta instalazioak
prestatzea. (264 o.)
• Moldeak eta ereduak egitea. (297 o.)
• Moldekatze itxi bidezko konformazioa. (210 o.)
• Moldekatze ireki bidezko konformazioa. (252 o.)
• Lehengaiak prestatzea. (132 o.)
• Metrologia eta saiakuntzak. (132 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak