Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Galdaragintzako produktuak, metal-egiturak eta
industria-tutueriako instalazioak diseinatzea, eta produkzioa
planifikatu, programatu eta kontrolatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Metal-eraikuntzetako produktuak diseinatzeko, eta
horien dimentsioak eta proba-planak ezartzean beharrezkoak diren
kalkuluak egiteko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatu eta mantentzean
beharrezkoa den dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta
egunean edukitzeko.
• Metal-eraikuntzak fabrikatu, muntatu eta mantentzeko
eragiketak zehazteko, multzoko eta fabrikazioko planoetan, eta
jarraibide orokorretan bildutako informazio teknikotik abiatuta.
• Metal-eraikuntzetan erabiltzen diren zenbakizko
kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta
doikuntza ezarritako eskakizunetara egokitzen direla
gainbegiratzeko.
• Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko
teknikak eta tresnak erabilita.
• Beharrezko hornikuntza zehazteko, hornikuntza une
egokian gertatzen dela bermatuta.
• Bere arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko,
zeregin hori planifikatuz, programatuz eta betetzen dela
egiaztatuz, lan-kargen eta mantentze-beharren arabera.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek jarduera hauetan diharduten
industrietan egiten du lan: andel handien, galdara astunen eta
industria-tutueriaren fabrikazioa; mekanika-lantegiak; karrozerien,
atoien eta iraulkien eraikuntza; ontzigintza eta ontzien
konponketa; instalazio petrokimikoak; eta metal-eraikuntzen muntaia
eta konponketa. Jarduera horiek metal-eraikuntzen produkzioaren
esparruan garatzen ditu, industria-sektorearen barruan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikuntza mekanikoa.
• Metal-eraikuntzetako fabrikazioa.
• Metal-eraikuntzen muntaia.
• Galdaragintzako eta metal-egituretako delineatzaile
proiektugilea.
• Galdaragintzako eta metal-egituretako ordenagailuz
lagundutako diseinua (CAD).
• Galdaragintzako eta egituretako diseinu teknikoa.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen
programazioa.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
• Tutuerien garapena.
• Metal-eraikuntzak eta horien muntaia.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa. (165 o.)
• Metal-eraikuntzen diseinua. (280 o.)
• Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa. (165 o.)
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen
programazioa. (100 o.)
• Produkzioaren programazioa. (120 o.)
• Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta
konformazio-prozesuak. (198 o.)
• Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak. (198
o.)
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa
eta ingurumen-babesa. (165 o.)
• Metal-eraikuntzen proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak