Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura
berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea eta, horretarako,
makina-erremintak prestatzea, programatzea eta erabiltzea eta
lortutako produktua egiaztatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Informazio teknikoa abiapuntu izanik,
mekanizazio-prozesuak zehazteko.
• Makinak eta sistemak prestatzeko.
• Zenbakizko kontroleko (CNC) makina-erremintak,
robotak eta manipulagailuak programatzeko.
• Elementu mekanikoak lortzera zuzentzen diren
txirbil-harroketako, konformazioko eta prozedura berezietako
makina-erremintak erabiltzeko, fabrikazio-planoetan ezarritako
zehaztapenen arabera.
• Produktu mekanizatuak egiaztatzeko.
• Mekanizazioko makina eta tresneriaren lehen mailako
mantentzea egiteko.
• Kalitateko prozedurak eta laneko eta ingurumeneko
arriskuen prebentzioko prozedurak aplikatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek metalak transformatzeko
industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta
tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko
eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala
eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Makina-erreminten langile doitzailea.
• Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
• Metalak lantzeko makinen eragilea.
• Makina-erreminten eragilea.
• Industria-roboten eragilea.
• Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta
doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
• Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Mekanizazio-prozesuak. (165 o.)
• Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa. (252 o.)
• Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren,
konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa. (210 o.)
• Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa. (363 o.)
• Sistema automatizatuak. (165 o.)
• Metrologia eta saiakuntzak. (132 o.)
• Interpretazio grafikoa. (132 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 01/12/2023
Profesionaltasun-ziurtagiria: FMEC0119, FMEC0219,FMEC0319
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/11/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
Etiketak