Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Tresneria-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta
muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu
beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta
zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren
kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta
ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.
Profesional hau gai izango da:
• Tresneria-ondasunak muntatzeko prozedurak
prestatzeko.
• Mekanizazio-prozesuak zehazteko.
• Mekanizaziorako zenbakizko kontroleko makinen,
roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza
gainbegiratzeko.
• Produkzioa programatzeko, kudeaketa informatizatuko
teknikak eta tresnak erabilita.
• Beharrezko hornikuntza zehazteko.
• Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara
egokitzen direla ziurtatzeko.
• Nire arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek metalak transformatzeko
industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta
tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko
eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala
eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Mekanikako teknikariak.
• Metalak prozesatzeko instalazioen arduradunak.
• Metalak lantzeko makinen operadoreen arduraduna.
• Muntatzaileen arduraduna.
• CNCko programatzailea.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen
programatzailea.
• Produkzioaren programatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Interpretazio grafikoa. (132 o.)
• Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen
definizioa. (231 o.)
• Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa. (240 o.)
• Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) (40 o.)
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen
programazioa. (100 o.)
• Produkzioaren programazioa. (120 o.)
• Fabrikazio-prozesuen gauzatzea. (198 o.)
• Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa
eta ingurumen-babesa. (165 o.)
• Produktuen egiaztapena. (165 o.)
• Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak