Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko
tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako,
estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea;
kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta
ingurumen-babesari buruzko araudia betez.
Profesional hau gai izango da:
• Fabrikazio mekanikoko produktuen eraikuntza-soluzioak
asmatzeko eta, horretarako, horiek dimentsionatzeko beharrezko
kalkuluak egiteko eta proba-planak ezartzeko.
• Diseinatutako produktuak fabrikatzean beharrezkoa den
dokumentazio teknikoa prestatzeko, antolatzeko eta egunean
edukitzeko.
• Osagaiak eta materialak hautatzeko,
fabrikazio-eskakizunak eta egindako kalkulu teknikoen emaitza
kontuan izanda, eta industria-produktuen katalogoak edo bestelako
informazio-iturri eleaniztunak erabilita.
• Ezarritako eskakizunak beteko direla ziurtatzeko
beharrezko saiakuntzetako eta homologazioko plana ezartzeko.
• Planteatutako soluzioaren automatizazioa zehazteko,
horren funtzioa eta parametroak finkatuta.
• Multzoko eta fabrikazioko planoak
industria-marrazketaren arauak kontuan izanda marrazteko, CADeko
softwarea eta tresneria erabilita.
• Diseinuan aldaketak egiteko, prototipoaren
fabrikazioan antzemandako arazoen arabera.
• Moldeen diseinua optimizatzeko, horiek bete eta
hozteko prozesua simulatuta, eta, hala, moldatutako produktuen
kalitatea ziurtatzeko, eta prozesu-denbora eta erabilitako
baliabide energetikoak optimizatzeko.
• Proiektuaren planoei dagokien dokumentazio tekniko
osagarria (erabilera- eta mantentze-jarraibideak, eskemak eta
ordezko piezak, besteak beste) prestatu, antolatu eta egunean
edukitzeko, baliabide ofimatikoak erabilita.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Delineatzaile proiektugilea.
• Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
• Produktuen garapeneko teknikaria.
• Matrizeen garapeneko teknikaria.
• Lanabesen garapeneko teknikaria.
• Moldeen garapeneko teknikaria.
• Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta
material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan.
Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta
tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta
industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen
barruan daude.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa. (198 o.)
• Produktu mekanikoen diseinua. (297 o.)
• Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua.
(240 o.)
• Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua. (120 o.)
• Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua. (140 o.)
• Fabrikazioaren automatizazioa. (198 o.)
• Fabrikazio mekanikoko teknikak. (198 o.)
• Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak