Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH
Sartzeko baldintzak:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.
2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Lanpostua, erremintak, makineria osagarria eta
lantegian mekanizatzeko eta muntatzeko tresneria eta/edo obran
instalatzeko eta mantentzeko tresneria prestatzeko.
• Material metalikoetan eta ez-metalikoetan lotura
finkoak eta desmuntagarriak egiteko, segurtasun-, funtzionaltasun-
eta ekonomia-irizpideei jarraiki.
• Elementu metalikoak eta ez-metalikoak erreminta
eramangarrien bidez muntatzeko eta doitzeko, zati mugikorren
doikuntzak, galgaketa edo lerradura lortuta.
• Mekanizazio- eta tratamendu-eragiketak egiteko makina
edo sistema automatikoak elikatzeko eta deskargatzeko.
• Soldatzeko eragiketak zehaztapenen arabera egiteko,
material metalikoen tresneria eta elementuak prestatuta,
errutilozko elektrodo estaliaren bidezko prozedurak erabilita.
• Egindako loturak egiaztatzeko, horretarako neurtzeko
eta kontrolatzeko oinarrizko tresnak erabilita.
• Egin behar diren eragiketak identifikatzeko,
horretarako galdaragintza arineko produktuen dokumentazio teknikoa
interpretatuta (planoak eta fabrikazio-prozesuak, lan-aginduak,
besteak beste).
• Txapak eta profilak prozedura mekaniko, automatiko
eta erdiautomatikoen bidez ebakitzeko, galdaragintza arineko
produktuak lortzeko.
• Txapak eta profilak prozedura konbentzionalen bidez
konformatzeko, galdaragintza arineko produktuak lortzeko.
• Elementu akastunak ordezteko, tresneria desmuntatu
eta muntatuta eta beharrezko doikuntzak eginda, instalazioak eta
tresneria mantentzeko eta konpontzeko.
• Makinak, tresneria, lanabesak eta instalazioak
mantentzeko lanak egiteko, eta, horretarako, haiek erabiltzeko eta
kontserbatzeko eskuliburuetan ezarritako prozedurak betetzeko.
• Instalazioaren konexioak eta parametro bereizgarriak
egiaztatzeko, eta, horretarako, neurtzeko tresneria kalitate- eta
segurtasun-baldintzetan erabiltzeko, mantentze-lanak egiteko.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta
produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten
eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta,
horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak
analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak
baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen
eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial
edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako
informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen
baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta
artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko
errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako,
aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta
gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta
eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi,
zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako,
gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko
eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta
sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan
oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen
eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko,
eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak
erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean
kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori
bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako,
bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta
konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea
erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta
laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko,
kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak
saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak
betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean
espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Bere lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak
baliatzeko eta eginbideak betetzeko, indarrean dagoen legerian
ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta
kulturalean aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Behe-tentsioko instalazio elektrikoetako langilea.
• Telebista eta sateliteen seinaleak hartzeko antenen
muntatzailearen laguntzailea.
• Tresneria elektrikoa eta elektronikoa mihiztatzeko
langilea.
• Zirkuitu inprimatuetako osagaien muntatzailea.
• Tresneria elektriko eta elektronikoen
mantentze-lanetako laguntzailea.
• Plaka eta tresneria elektriko eta elektronikoen
probatzailea eta doitzailea.
• Industria metalurgikoetako, produktu metalikoen
fabrikazioko eta manufaktura-industrietako peoiak eta
laguntzaileak.
• Karbono-altzairuzko materialen errutiloz estalitako
elektrodo bidezko arku elektrikozko soldatzailearen laguntzailea.
• Egitura metaliko astun eta arinen eta hodien
soldatzailearen laguntzailea.
• Eskuzko oxiebakitzailearen laguntzailea.
• Metalen plasma bidezko eskuzko ebakitzailearen
laguntzailea.
• Prozesu automatizatuetako laguntzaileak.
• Metal-arotzaren laguntzailea.
• Egitura metalikoen muntatzailearen laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat. Titulu honek
lehentasuna izango du honako lanbide-arlo hauetako erdi-mailako
titulu guztietarako onartua izateko: Elektrizitatea eta
Elektronika; Informatika eta Komunikazioak; Fabrikazio Mekanikoa;
Instalatze eta Mantentze Lanak; Energia eta Ura; Erauzpen
Industriak; Itsasoa eta Arrantza; Kimika; Garraioa eta Ibilgailuen
Mantentze Lanak; Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa; Eraikuntza
eta Obra Zibila.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura egiten du lan elementu
metalikoak soldadurako eta galdaragintza arineko prozeduren
bitartez fabrikatu eta muntatzen dituzten eta tresneria elektrikoak
eta elektronikoak muntatu eta mantentzen dituzten enpresa handi,
ertain eta txikietan, goi-mailako tituludun batek gainbegiratuta
beti. Behe-tentsioko erregelamendu elektroteknikoak arautzen du
jarduera.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Ekipo elektriko eta elektronikoak. (192 o.)
• Fabrikazioko oinarrizko eragiketak. (165 o.)
• Soldadura eta metal-arotzeria (132 o.)
• Aluminio eta PVCko arotzeria. (132 o.)
• Galdaragintza arineko oinarrizko eragiketak. (198 o.)
• Zientzia aplikatuak I (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
Soldadura - Galdaragintza aukera:
• Karbono-altzairuzko materialen soldadura. (168 o.)
Mekanizazioa aukera:
• Oinarrizko eragiketak makina-erremintarekin. (168
o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak