Lanbide-arloak

Fabrikazio mekanikoa - FME

Espezializazioak > Espezializazio Programak

TROKELEN DISEINUA ETA FABRIKAZIOA, XAFLA METALIKOZKO PIEZAK ESKURATZEKO

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

800 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Trokelak diseinatu eta horien osagaiak fabrikatzea, automobilgintzaren sektorerako pieza metalikoak egiteko, beren funtzionaltasuna mantendu, egokitu eta egiaztatzeko lanak gauzatuz, beren ekoizpen automatizatua sektoreak eskatzen dituen kalitatearekin eta zehaztasunarekin antolatuz, trokelen prebentziozko eta zuzenketazko mantentze-lanak eginez, eta enpresako lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak eta planak betez.

Profesional hau gai izango da:
• Estanpazio bidez metalezko txapak eskuratzeko trokel-mota desberdinen ezaugarriak aztertzea.
• Azken pieza lortzeko metodoaren planoa egitea, piezaren datuak, ekoizpen-datuak eta bezeroaren eskakizunak kontuan hartuta.
• Trokelaren sistema eta osagaien dimentsioak ezartzea, beharrezko kalkuluak eginda.
• CAD tresnen bidez diseinatzea, trokela erosi eta fabrikatzeko beharrezko informazio teknikoa emanda.
• Trokel baten fabrikazioa planifikatzea, jardueren sekuentziak ezarriz eta jarduerak deskribatuz, kronograma bat finkatuz eta kostuen aurrekontua prestatuz.
• Proiektuaren garapena egiaztatzea, proiektuaren zehaztasunak, eta, beraz, produktuaren kalitatea betetzen direla bermatuz, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenaren babesari buruzko arauak betez.
• Trokelaren osagaiak eta azpi-multzoak fabrikatu, egokitu, muntatu eta mihiztatzea, zehaztasun eta eskakizun funtzionalak jarraituz.
• Trokelaren funtzionamendua egiaztatzea, froga operatiboetan, eta sistema automatizatuen funtzionamendua eta trokeleko osagaien mugimendu zinematikoak egiaztatzea, hutsuneak aztertuz eta zuzenketa-neurriak ezarriz.
• Azken txapa-pieza egiaztatu eta kontrolatzea, bezeroaren zehaztasunak betetzeko beharrezko zuzenketak ezarriz.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• CAD teknikaria.
• Matrizeak garatzeko teknikaria.
• Erremintak garatzeko teknikaria
• Xafla prozesatzeko trokelen delineatzaile proiektugilea.
• Xafla prozesatzeko trokelen muntatzaile doitzailea.
• Trokelen fabrikazioaren arduraduna
• Metalen matrizegile moldegileak.
• Metalak lantzeko CNC duten makina-erreminten prestatzaile doitzaileak

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional honek metalak eraldatzen dituzten industrien sektorean egiten du lan, automobilgintzarako produktuen estanpazioaren eta trokelgintzaren sektorearekin lotuta.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Xafla metalikozko piezak lortzeko trokelak diseinatzea. (250 o.)
• Trokeleko osagaiak planifikatu eta fabrikatzea. (180 o.)
• Trokelak muntatu, egokitu, prest jarri eta mantentzea. (180 o.)
• Trokeleko osagaiak egiaztatu eta txapazkopiezaren kalitatea kontrolatzea. (70 o.)
• Trokelak diseinatzeko proiektua. (120 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika