Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
950 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodien
produkzioan, hotzeko nahiz beroko galdaketa, forjaketa, estrusio,
tratamendu termiko, mekanizazio, ijezketa eta akaberako
operazio-prozesuak antolatu, gainbegiratu eta egitea; halaber, OCTG
(Oil Country Tube Goods) hodiaren hotzeko akaberako lerro oso
automatizatuak programatzea, prozesuko dokumentazio teknikotik
abiatuta, hodien ikuskapen- eta trazabilitate-sistema integratuak
erabiliz, eta kalitate-irizpideak, segurtasun-irizpideak eta
ingurumenarekiko errespetu-irizpideak betez.
Profesional hau gai izango da:
• Galdaketa-prozesuaren baldintzak zehaztea azkeneko
produktuaren ezaugarri metalurgikoen arabera, altzairu
herdoilgaitzen aleazio metalikoen analisia eginez.
• Galdaketa-operazioak garatzea altzairu herdoilgaitzen
galdaketa-prozesuetan esku hartzen duten lehengaien gaineko -
Ezagutzak aplikatuta, fabrikazio-zehaztapenak eta eskatutako
kalitatea betez.
• Tratamendu termikoko prozesuak kontrolatzea eta, ahal
badagokio, haren aldagaiak doitzea, dokumentazio teknikoan
zehaztutako ezaugarri mekanikoak lortzeko, laneko arriskuen
prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Forjaketa eta ijezketa bidezko konformazio-fase
bakoitzerako lan-metodoa garatzea eta operazio bakoitzaren denborak
kalkulatzea, prozesuaren parametroak, tresneria eta erremintak
zehaztuz, eskatutako kalitatearekin eta laneko arriskuen
prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez fabrikatu
daitekeela ziurtatzeko xedez.
• Soldadurarik gabeko hodien fabrikazio integralerako
prozesuak kontrolatzea, sistema mekaniko konplexuetako elementuen
funtzioaren gaineko - Ezagutzak aplikatuta, esate baterako, honako
hauenak: Pilger ijezketa-trena, zulaketa sakoneko zelula
robotizatua, lingoteen azala kentzeko Lindemann makina,
goi-presioko ponpa hidraulikodun estrusio-prentsak eta
hodi-zuzengailuak, arraboladunak eta puntukakoak.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Mekanikako teknikariak.
• Metalak prozesatzeko instalazioen arduradunak.
• Metalak lantzeko makinetako operadoreen arduraduna.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen
programatzailea.
• Produkzioaren programatzailea.
• Industria-antolakuntzako teknikariak.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programatzailea.
• Fabrikazio mekanikoaren hornidurako teknikaria.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide-titulu hau duenak soldadudarik gabeko produktu
tubularren produkzio integralarekin lotutako prozesu
siderurgikoetan egiten du lan. Produkzio integralaren barruan
sartzen dira altzairutegiko aurretiazko galdaketa,
forjaketa-prozesua, ijezketa eta estrusioa, azkeneko produktuaren
egokitzapena eta atera aurretik egin beharreko saiakuntza
teknologikoak.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Altzairu herdoilgaitzen konformabilitatea. (130 o.)
• Hodien forjaketa-, ijezketa- eta estrusio-prozesuak.
(150 o.)
• Pieza tubularretan akatsak detektatzeko saiakuntza
ez-suntsitzaileak. (120 o.)
• Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen
automatizazioa. (300 o.)
• Estrusio eta ijezketa bidezko hodi-fabrikazioan
erabilitako makinen elementuak. (120 o.)
• Diseinu aurreratuko eta simulazioko tresnak. (80 o.)
• Hodi herdoilgaitza produzitzeko prozesuen kudeaketa
eta hobekuntza. (50 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Lanbide-arloa AFD, SEA, ENA eta SSC: Araututako lanbideak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/03/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/02/2023
Etiketak