Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako
teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
800 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Produktuaren, ekoizpen-sistemaren eta neurketa-sistemen
kalitate-kontrola egitea, sektorean aplikatzekoak diren
kalitate-estandarrak kontuan izanda, kalitate-kontroletan,
entseguetan, eta, oro har, enpresaren edozein egiaztatzetan eginiko
neurketen baliozkotasuna ziurtatuz eta kasu bakoitzean egokitzen
den dokumentazioa igorriz. Hori guztia jarduera horretan
aplikatzekoak diren segurtasun-arauak eta ingurumen-eskakizunak
errespetatuz.
Profesional hau gai izango da:
• Piezaren informazio teknikoa lortzea tratamendu
metrologikorako, planoen eta bestelako dokumentazio teknikoaren
interpretazioa oinarri hartuta.
• Egin beharreko jarraipena eta neurketa eta
beharrezkoak diren neurketa- eta jarraipen-gailuak zehaztea,
produktuak zehaztutako betekizunekin bat datorrela nabarmentzeko.
• Neurketa-sistema produktuaren geometriara eta
neurrietara egokitzea, ondoren neurtzeko, erabili beharreko
tresneriaren tipologiaren, erabilitako lanabesen, eskuragarri
dauden erreminten eta bete beharreko baldintzen arabera, eta dauden
arautegiekin bat etorriz.
• Jarraipena eta neurketa egin daitezkeela eta
ezarritako betekizunekiko modu koherentean egiten direla
ziurtatzeko prozesuak ezartzea.
• Egiaztatze-ekipoak prestatzea eta gertu izatea, bai
eta horien neurketa-prozesuak zehaztea ere, lan-parametroak, faseak
eta egin beharreko eragiketak ezarriz.
• Neurketa-ekipoak maneiatzea,
fidagarritasun-betekizunak, lan-prozedurak, araudia eta kalitate-
betekizunak betez, segurtasun-baldintzetan eta
ingurumen-jarraibideak errespetatuz.
• Ekipoak hautatzea, ekipo bakoitzaren ezaugarri
teknologikoak egin beharreko neurketekin eta ezarritako
zehaztapenekin erlazionatuta.
• Fabrikatutako produktuaren ezaugarriak edo
fabrikazio-prozesuarenak egiaztatzea, egiaztapen- tresnak eta
-ekipoak kalibratuz.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Metrologiako teknikaria.
• Kalitate-kontroleko teknikaria.
• Lineako egiaztatzailea.
• Metrologia-laborategiko egiaztatzailea.
• Metrologiako prestatzailea.
• Diseinu-saileko aholkularia.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura profesional horrek ekoizpen-enpresetan jarduten du,
zehazkiago kalitatearen eta egiaztapenaren esparruan. Produktua
definitzen duten askotariko formatuak ulertu behar ditu, bai eta
dokumentazio teknikoa interpretatu eta emaitzak lortzeko eta
justifikatzeko eta dagozkion txostenak osatzeko neurketa- eta
egiaztatze-teknika egokiak aplikatu ere, produktuaren eta
ekoizpen-sistemaren kalitatea ziurtatzeko.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Neurketaren nondik norakoez jabetzeko estrategia.
(115 o.)
• Neurketa-sistema hautatzeko metodología. (470 o.)
• Geometria-perdoiak eta gainazalaren egoera
egiaztatzea. (115 o.)
• Kalitatea kudeatzea metrologiaren arloan. (50 o.)
• Produkzio-Prozesuan metrologia ezartzea. (50 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Lanbide-arloa AFD, SEA, ENA eta SSC: Araututako lanbideak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/03/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/02/2023
Etiketak