Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Soldadurako eta galdaragintzako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
800 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Soldadura bidez pieza galdatuak mekanizatu eta konpontzea,
gas-turbinen merkatu espezifikorako eta, oro har, merkatu
industrialerako, kalitaterik handieneko irizpideen arabera
doitasunezko elementuak produzitzeko xedez, segurtasun-baldintzetan
eta indarrean dauden araudiak betez.
Profesional hau gai izango da:
• Piezaren informazio teknikoa lortzea mekanizaziorako,
fabrikazio-planoaren interpretazioa oinarri hartuta.
• Piezaren geometria solidoak diseinu-aplikazio
informatikoz egokitzea (CAD), ondoren konformatzeko, makinaren
tipologiaren, erabilitako lanabesen eta eskura dauden erreminten
arabera, dauden araudiekin bat etorriz.
• Soldadura-ekipoak prestatu eta puntuan jartzea, baita
industria aeroespazialean erabilitako materialen soldatzeko
prozesua analizatzea ere, lan-parametroen balioak, faseak eta egin
beharreko operazioak zehaztuta.
• Soldadura-ekipoak maneiatzea soldadurak lortzeko,
lan-prozedurak, araudia eta kalitate-betekizunak betez,
segurtasun-baldintzetan eta ingurumen-jarraibideak errespetatuz.
• Mekanizazio-erremintak aukeratzea, eta haien
ezaugarri teknologikoak egin beharreko operazioekin eta lortu
beharreko azaleko akaberekin lotzea.
• Mekanizazio-ekipo eta -erremintak maneiatzea,
industria aeroespazialerako azkeneko pieza lortzeko, ezarritako
prozedurei jarraikiz, kalitate-betekizunak eta araudia betez,
segurtasun-baldintzetan, eta ingurumen-jarraibideak errespetatuz.
• Industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren
ezaugarriak egiaztatzea, egiaztapen- tresnak eta -ekipoak
kalibratuz.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Sektore aeronautikoan erabilitako materialen TIG
soldadorea.
• Industria aeronautikoan erabilitako elementu
metalikoen muntatzailea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Lanbide-titulu hau duenak sektore aeronautikoan egiten du
lan, batez ere motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioaren
merkatuan diharduten enpresetan, honako hauei erantzuna emanez:
mikrofusio bidez galdatutako piezen produkzioa, hutseko labe
berezietan egindako superaleazioen galdaketak eta altzairu
herdoilgaitzeko galdaketak, muga elastiko jasoan aleatutako
altzairuak eta aireko labe berezietan egindako aleazioak.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako
aleazio-elementuen planoak interpretatzea. (160 o.)
• Industria aeroespazialerako galdaketa bidez lortutako
aleazio-elementuak eraldatzea. (150 o.)
• Industria aeroespazialerako propultsatzaileetan
instalatu beharreko galdaketa-produktuen soldadura. (170 o.)
• Industria aeroespazialerako galdaketa-produktuaren
ezaugarrien autokontrola eta segurtatzea. (100 o.)
• Langilearen erantzukizuna osasun produktiboaren
arloan (laneko segurtasuna eta osasuna), industria
aeroespazialerako produktuekiko operazioetan. (100 o.)
• Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia
pertsonalen garapena. (120 o.)
Azken sarrerak
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 25/04/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Etiketak