Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
950 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
3 eta 5 ardatzeko CNC makinetan industria aeronautikoko
pieza konplexuen mekanizazio-prozesua planifikatzea, programatzea
eta gauzatzea, ataza anitzeko (multitasking) eta prozesu anitzeko
mekanizazioaren bidez eta elektrohigadura bitartez, prozesuaren,
tresneriaren eta erreminten parametroak finkatuz nahiz piezaren
geometriara hobekien egokitzen diren mekanizazio- estrategiak
zehaztuz, bai eta dimentsio-egiaztapena eta erradiografia
digitaleko saiakuntzen interpretazioa eginez ere. Halaber,
informazio teknikoa interpretatzea eta industria aeronautikoko
pieza konplexuak soldadura eta eransketa bidez (LMD eta SLM
teknologiak) fabrikatzea.
Profesional hau gai izango da:
• Industria aeronautikoko pieza konplexuei buruzko
informazio teknikoa interpretatzea, gero 3 eta 5 ardatzeko CNC
makinetan egiteko, ataza anitzeko (multitasking) eta prozesu
anitzeko mekanizazioaren bidez eta elektrohigadura bitartez,
fabrikazio-planoaren edo eredu solidoaren interpretazioa abiapuntu
hartuta.
• Industria aeronautikoko pieza konplexuei buruzko
informazio teknikoa interpretatzea, gero soldadura eta eransketa
bidez (LMD eta SLM teknologiak) fabrikatzeko.
• Piezaren geometria solidoak diseinu-aplikazio
informatikoekin (CAD/CAM) egokitzea, gerora mekanizazioa egiteko
programak sortzeko, makinaren arkitekturaren, erabili beharreko
lokailuen eta eskura dauden erreminten arabera, indarrean dauden
araudiak betez.
• Mekanizazioa simulatzea, interferentziak eta hutseko
desplazamenduak detektatzeko, eskatutako kalitatearekin eta
agertzen diren gorabeherak ebatziz.
• Aeronautikako pieza lotzeko lokailua zehaztea eta
dimentsioak finkatzea, gero mekanizatzeko, kontuan hartuta piezaren
konplexutasuna eta ezarritako mekanizazio-prozesua, eta material
mota bakoitza mekanizatzean sor daitezkeen gorabeherak ebatziz.
• Mekanizazioa planifikatzea, prozesuaren, tresneriaren
eta erreminten parametroak finkatuz eta piezaren geometriara
hobekien egokitzen diren mekanizazio-estrategiak zehaztuz,
sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen
prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Makinak prestatzea eta haien mekatronika eskatutako
mekanizazioari egokitzea, lokailu egokiak ezarriz, kontuan hartuta
fabrikazio-prozesurako jarraibideak.
• Fabrikazio-aginduaren arabera, mekanizatzeko
erabiliko diren osagarriak edo gailuak muntatzea.
• 3 eta 5 ardatzeko makinetan pieza lerdenak eta pareta
mehekoak mekanizatzea, piezaren geometria lortzeko, prozesuaren
espezifikazioen arabera.
• Fabrikazio-eskakizunak nahiz akabera-eragiketak
aztertzea, pieza aeronautikoen akabera- prozesu optimoa zehazteko.
• Akabera-zelula baten faseetarako lan-metodoa lantzea,
prozesuaren, tresneriaren eta erreminten parametroak finkatuz,
barnean hartuta abiaraztea eta roboten programazioa.
• Barne-akatsak detektatzeko erradiografia digitaleko
ekipoa prestatzea, tresnak aukeratuz eta beharrezko teknikak edo
prozedurak aplikatuz.
• Erradiografia digitaleko saiakuntzak egitea,
dagozkion segurtasun-neurriak hartuz eta kalitate- espezifikazioei
jarraituz.
• Dimentsio-egiaztapena egitea, kontuan hartuta
erreferentziak, makinaren ardatzak eta elementuen eraikuntza, bai
eta plano aeronautikoetako elementu espezifikoak neurtzeko
estrategiak ere, emaitzak aztertzea eta beharrezko eragiketak
eta/edo txostenak egitea.
• Mekanizazioan zehar materialek duten portaera
behatzea eta haien barne-egitura, gainazaleko gogortasuna eta
mekanizagarritasuna aztertzea, bai eta erreminten higadura ere.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Material ferrikoak prozesatzeko instalazioetako
teknikari espezializatua.
• Makina-erremintetako langilea.
• Metrologiako eta kalitate-kontroleko instalazioetako
teknikari espezializatua.
• Abiadura eta errendimendu handiko CNC
makina-erreminten nahiz elektrohigadura bidezkoen programatzailea.
• Abiadura eta errendimendu handiko
mekanizazio-prozesuen nahiz elektrohigadura bidezkoen
planifikatzailea (programatzailea).
• Robot industrialetako operadoreen lantaldeko burua.
• Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen
programazioko teknikari espezializatua.
• Analisi eta ikuskapen erradiografikoko teknikaria.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Sektore aeronautikoko enpresetan garatzen du bere jarduera;
batez ere, motor aeronautiko eta industrialen fabrikazioaren
merkatuan jarduten duten enpresetan. Eskuarki, ekoizpen-sailean lan
egiten du, eta bere egitekoak dira mekanizazio- eta
konformazio-prozesuak nahiz muntaketa mekanikoko prozesuak
definitzea, programatzea eta gainbegiratzea.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Multitaskinga eta prozesu anitzeko mekanizazioa. (300
o.)
• Akabera egiteko eta ikuskapenerako zelula
robotizatua. (90 o.)
• Elektrohigadura. (70 o.)
• Soldadura eta LMD. (130 o.)
• Hiru dimentsioko neurketa. (160 o.)
• Erradiografia digitala. (80 o.)
• Barneko eta egoeraren araberako konpetentzia
pertsonalen garapena. (120 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/03/2023
Lanbide-arloa AFD, SEA, ENA eta SSC: Araututako lanbideak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/03/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/02/2023
Etiketak