Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea
ematen duten tituluak:
• Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko
Goi-Mailako Teknikaria
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako
Goi-Mailako Teknikaria
• Moldekatuta Metalak eta Polimeroak Produzitzeko
Programazioko Goi-Mailako Teknikaria
• Mekatronika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria
• Automatizazioko eta Robotika Industrialeko
Goi-Mailako Teknikaria
Ikastaroaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasi eta egingo dut?
• Material konposatuzko elementu aeroespazialen
fabrikazioa egitea, eskuz moldekatuta, eta gainbegiratzea.
• Material konposatuzko elementu aeroespazialen
fabrikazioa egitea, moldekatze automatikoa erabiliz, eta
gainbegiratzea.
• Material konposatuzko elementu aeroespazialen
fabrikazioa egiaztatzea eta produkzio-bitartekoei eustea.
• Material konposatuzko elementu aeroespazialen
fabrikazioa monitorizatzea eta mekanizatzea eta
produkzio-bitartekoei eustea.
• Material konposatuzko elementu aeroespazialen ontzea
bermatzea eta produkzio-bitartekoei eustea.
• Elementu aeroespazialen fabrikaziorako behar diren
giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzea.
• Etengabeko hobekuntzak ezartzea prozesuetan,
digitalizazioa erabiliz eta LEAN filosofia aplikatuz.
• Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda
lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta
teknologikoak; prestakuntza eta dauden baliabideak bizialdi osoko
ikaskuntzan kudeatuta; eta informazioaren eta komunikazioaren
teknologiak erabilita.
• Egoerak, arazoak eta gorabeherak ekimenez eta
autonomiaz konpontzea, bere eskumenaren barruan, sormena,
berrikuntza eta hobetzeko espiritua baliatuz, bai lan pertsonalean,
bai taldeko kideei dagokienez.
• Lan-taldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, eta,
horretarako, horien garapena gainbegiratzea, harreman arinak
izatea, lidergotza hartzea eta sortzen diren talde-gatazketarako
konponbideak ekartzea.
• Berdinekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere
erantzukizun peko pertsonekin komunikatzea, komunikabide
eraginkorrak erabiliz, informazio edo ezagutza egokiak helaraziz
eta lan-eremuan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta eskumena
zainduz.
• Norberaren eta lan-taldearen lan-garapenean ingurune
seguruak sortzea, laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentziorako
prozedurak gainbegiratuz eta aplikatuz, betiere enpresaren
arautegian eta helburuetan ezarritakoarekin bat etorriz.
• Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan
bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea kudeatzeko prozedurak,
irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak»
gainbegiratzea eta aplikatzea.
• Dagokion lanbide-jardueraren ondoriozko eskubideak
baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian
ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta
kulturalean aktiboki parte hartuz.
Ikasketak amaitzean, zer egin
dezaket?
Espezializazio-ikastaroa gainditu dela egiaztatzen duen
ziurtagiria jasotzen duten pertsonek beren kontura zein besteren
kontura jardun ahal izango dute, material konposatuekin elementu
aeroespazialak fabrikatzen eta akatsak zuzentzen diharduten enpresa
txiki eta ertain publiko zein pribatuetan. Funtzionalki eta
hierarkikoki goragoko baten mende jardun dezakete, eta maila
txikiagoko langileak izan ditzakete beren kargura.
Honako hauek dira lanpostu eta lanbiderik
esanguratsuenak:
• Elementu aeroespazialak eraikitzeko oihalak eta
ijezketak ebakitzeko makinaren operadorea eta antolatzailea.
• Elementu aeroespazialak eraikitzeko zinta-makinaren
operadorea eta antolatzailea.
• Elementu aeroespazialak eraikitzeko eskuliburuko
plastokimikaria eta ijeztailea.
• Elementu aeroespazialetarako material konposatuak
polimerizatzeko autoklabearen eta berogailuaren operadorea eta
antolatzailea.
• Elementu aeroespazialetarako material-pieza
konposatuak mekanizatzeko operadorea eta antolatzailea.
• Material konposatuen elementu aeroespazialen
egiaztatzailea.
• Giza baliabideen eta baliabide materialen
antolatzailea, etengabeko hobekuntzak ezarriko dituena prozesuetan,
digitalizazioa erabiliz eta LEAN filosofia aplikatuz.
Zer irtenbide profesional ditu?
Profesionalak industria aeroespazialarekin edo antzeko
industrietako osagaien fabrikazioarekin lotutako enpresetan egiten
du lan, bai egitura aeroespazialetako piezak eta elementuak
fabrikatzeko lanetan, eskuz edo ekoizpen-kateetan, bai
inplikatutako prozesuak kontrolatzeko lanetan.
Programa honen bidez zein lanbide araututan jardun
daitekeen?
Titulu honek ez du biderik ematen inongo lanbide araututara
zuzenean sartzeko.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako
hauek dira:
• Eskuzko moldaketaz material konposatuzko elementu
aeroespazialak fabrikatzea. (90 o.)
• Material konposatuen fabrikazio automatikoa. (90 o.)
• Material konposatuzko pieza aeroespazialak
polimerizatzea eta mekanizatzea. (75 o.)
• Material konposatuzko elementuak egiaztatzea. (45
o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak