Lanbide-arloak

Fabrikazio mekanikoa - FME

Espezializazioak > Espezializazio Programak

EKIPO DINAMIKOEN MANTENTZE MEKANIKOA INDUSTRIA KIMIKOETAN ETA ENERGIA ETA URA EKOIZTU ETA BANATZEKOETAN

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

770 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Makina eta ekipo dinamiko espezializatuetan prebentzio-, aurreikuste- eta zuzentze-prozedurak planifikatzea, ikuskatzea eta inplementatzea, baita egokitzea eta martxan jartzea ere, industria kimikoen prozesuetan, energia eta ura ekoiztu eta banatzekoetan.

Profesional hau gai izango da:
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak aurreikusteko mantentze-lanen plan orokorrarekin loturiko operazio-prozesuak eta fitxa teknikoak definitzea eta sortzea. Era berean, sortutako dokumentuak eguneratu eta artxibatuko ditu.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak prebenitzeko mantentze-lanen plan orokorrarekin loturiko operazio-prozesuak eta fitxa teknikoak definitzea eta sortzea. Era berean, sortutako dokumentuak eguneratu eta artxibatuko ditu.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak prebenitzeko mantentze-lanak programatzea, ikuskatzea eta, hala badagokio, gauzatzea. Horretarako, giza baliabideak, eta baliabide teknikoak nahiz materialak hautatu eta esleituko dira, ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko, segurtasun- eta ingurumen-plana betez.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak zuzentzeko mantentze-lanak ikuskatzea, eta, hala badagokio, gauzatzea. Horretarako, eraginkortasunez erabiliko dira material eta elementuen egoera neurtzeko eta aztertzeko teknikak nahiz aparatuak.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak aurreikusteko mantentze-lanak ikuskatzea, eta, hala badagokio, gauzatzea. Horretarako, eraginkortasunez erabiliko dira material eta elementuen egoera neurtzeko eta aztertzeko teknikak nahiz aparatuak.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak doitzea, erregulatzea eta martxan jartzea, segurtasuna maximizatuz energia- eta ingurumen-eraginkortasunaren parametroekin bat etorriz.
• Industria kimikoen eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoen instalazioetan espezializatutako makina eta ekipo dinamikoak mantentzeko, doitzeko eta probatzeko prozesuen segurtasun- eta ingurumen-plana ikuskatzea eta gauzatzea. Horretarako, pertsonen, bitartekoen eta inguruaren segurtasuna bermatuko da.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Doitzaile mekanikoa.
• Mantentze-lanetako mekanikaria.
• Makina eta ekipo industrialen mantentze-lanetako prozesuen antolatzaile eta programatzaile xteknikoa.
• Makina eta ekipo industrialak instalatzeko mantentze-lanen taldeko eta talde industrialeko burua.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura honek sektore kimikoko eta energia eta ura ekoizteko sektoreko fabrika industrialetan gauzatzen du jarduera. Enpresa horien barruan, hainbat produkzio-lan sartzen dira (fintzea, papergintza, produkzio nuklearra, ziklo konbinatuak, uren tratamendua eta GNL birgasifikatzea, besteak beste). Bakoitzak berezitasun jakin batzuk ditu, eta antzekoak diren tresnak nahiz ekipoak behar dituzte (ponpak, konpresoreak, turbinak, irabiagailuak, haize-makinak, segurtasun-balbulak, erreduktore-biderkatzaileak, konportak, uhal garraiatzaileak, eta airea hozteko makinak, besteak beste). Horretarako, beharrezkoa da mota horietako enpresetako mantentze-lanen ofizialek sektore horietako lanbide-gaitasun eta -abilezia zehatz batzuk izatea, gaur egun ez baitaude behar bezala oinarrituta Lanbide Heziketan.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Prozesu industrialak industria kimikoetan eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoetan, horiekin loturiko lan-arriskuak, eta ingurumenarloko eta lan-segurtasuneko araudi zehatza. (110 o.)
• Industria kimikoetan eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoetan makinak eta ekipoak zuzentzeko mantentze-lan aurreratuak ikuskatzea eta gauzatzea. (330 o.)
• Industria kimikoetan eta energia eta ura ekoiztu eta banatzekoetan makinak eta ekipoak aurreikusteko eta prebenitzeko mantentze-lan aurreratuak planifikatzea, ikuskatzea eta gauzatzea. (330 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika