Lanbide-arloak
Fabrikazio mekanikoa - FME
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako
teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
700 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Enpresa baten kudeaketa integraleko plataformen bidez
produktu mekanikoak diseinatu eta fabrikatzeko prozesuak kudeatu
eta garatzea, produktuaren bizitza-zikloan zehar proiektuen
kudeaketa, agirien kudeaketa eta produktuaren kudeaketa PLMetan
(produktuen bizitzazikloaren kudeaketetan) zehaztuz, kudeaketaren
eta produktuen kalitatea bermatuta.
Profesional hau gai izango da:
• Mekanizazio-prozesuak zehaztea, planoetan,
fabrikazio-arauketan eta PLM (produktu baten bizitza-zikloaren
kudeaketa) tresna integralaren barruan integratutako katalogoetan
jasotako informazio teknikoa interpretatuz.
• Ekipo-ondasunak muntatzeko prozedurak gauzatzea,
planoetan, fabrikazio-arauetan eta katalogoetan jasotako
informazioa interpretatuz, PLM (produktu baten bizitza-zikloaren
kudeaketa) inguru multilokalizatuetan diseinua eta ekoizpena guztiz
kudeatzen dituen plataforma zentralizatuaren bidez.
• Mekanizaziorako kontrol numerikoko makinak programatu
eta prest jartzea, kalitatearen, lanarriskuen prebentzioaren eta
ingurumen-babesaren gaineko araudiak betetzen direla bermatuz,
aeronautika bezalako sektoreen eskakizun altuak eta herrialde
desberdinen berezko aginduak kontuan hartuta.
• Mekanizazio-ibilbideak programatzea, kudeaketa
informatizatuko tresnak eta teknikak erabiliz (CAM inguru zehatza;
ordenagailuz lagundutako ekoizpena), horiek betetzen direla eta
aurreikusi gabeko egoerei erantzuten zaiela kontrolatuz.
• Ingeniaritzako materialen zerrenda zehaztea, berau
sortzen duten materialen egiturarekin. Material horiek
fabrikazio-prozesuan zehar duten kontsumoa zehaztea.
• Fabrikazio-prozesuak herrialde desberdinen araudien
arabera ezarritako prozeduretara egokitzen direla bermatzea, horien
garapena ikuskatuz eta kontrolatuz eta egon daitezkeen gorabeherak
horien arrisku-kudeaketaren bidez konponduz. ECR-Ingeniaritzako
aldaketen eskaria, eta ECO-Ingeniaritzako aldaketen agindua.
• Kalitate-sistemei eta kudeaketa-ereduei eustea,
arauak, prozesuak eta jarraibideak betetzen direla zainduz eta
ikuskatuz, eta agirien erregistroa kudeatuz. Modulu zehatz baten
barruan egingo da hori, kudeaketa-plataformaren baitan.
• Taldeko kideak aldaketa funtzional eta
teknologikoetara egokitzen direla sustatzea, berrikuntza eta
hobekuntza indartuz lehiakortasuna areagotzeko asmoz.
• Fabrikazio mekanikoko produktuen
eraikuntza-irtenbideak sortzea, beren erantzukizun-mailari
jarraikiz, horien dimentsioak ezartzeko beharrezko diren kalkuluak
eginez eta froga-planak zehaztuz.
• Diseinatutako produktuak fabrikatzeko beharrezko den
dokumentazio teknikoa kudeatu eta eguneratuta edukitzea. PLM
(produktu baten bizitza-zikloaren kudeaketa) barruan proiektuak
kudeatzea.
• Fabrikazioaren, eskarien, erabileraren eta egindako
kalkulu teknikoen emaitzen arabera, osagaiak eta materialak
aukeratzea, industria-produktuen katalogoak eta informazio
eleanitzeko veste iturri batzuk erabiliz.
• Multzo eta fabrikazioko planoak marraztea,
industria-marrazketako arauen arabera, ordenagailuz lagunduko
diseinua-CAD softwarea eta ekipoak erabiliz.
• Diseinuan aldaketak egitea, prototipoa fabrikatzean
antzemandako arazoen arabera. ECRIngeniaritzako aldaketen eskaria,
eta ECO-Ingeniaritzako aldaketen agindua.
• Proiektu-planoen dokumentazio tekniko osagarria egin
eta eguneratuta edukitzea (erabileraeta mantentze-jarraibideak,
eskemak, ordezkoak, besteak beste), bitarteko informatikoak
erabiliz. Dokumentu-kudeaketa.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Teknikari-aditua, proiektuko zuzendariari lan tekniko
guztietan lagunduko diona.
• Ataleko burua. Giza baliabideak jartzen dituena,
lan-ekipoak sortuz: diseinu, administrazioa, erosketa eta abarren
ekipoak.
• Prozesugilea. Fabrikazio-prozesuak zehaztea.
Eragiketak, tresnak, erremintak, makinako baliabideen esleipena,
denboraren kudeaketa eta abar prestatzea.
• Proiektugilea. Fabrikazio-planoak zehaztu eta egitea,
prozesuan osatu beharreko eragiketak deskribatuta.
• Erreminta-diseinatzailea. Fabrikazio-prozesuan zehar
egin beharreko erremintak zehaztu eta gauzatzea.
• CNC programatzailea. Prozesu baten
fabrikazio-eragiketetan zehar egin beharreko mekanizazio-ibilbideak
zehaztu, gauzatu eta simulatzea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek ingeniaritza, diseinu eta fabrikazioaren
sektorearen barruko materialaren equipo mekanikoen eraikuntza
bezalako azpi-sektoreekin lotutako metalen eraldaketa-industrietan
egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• PLM (produktu baten bizitza-zikloaren kudeaketa)
tresnen pean prozedura kudeatzea). (50 o.)
• Diseinu mekanikoa enpresa-kudeaketa integraleko
inguruetan. (150 o.)
• Teamcenter Manufacturing oinarri hartuta,
fabrikazio-prozesuak sortzea. (100 o.)
• Fabrikazio mekanikoa, makinan dimentsioen kalitatea
bermatuta. (150 o.)
• Diseinu- eta fabrikazio-prozesuan dagoen produktu
baten bizitzazikloaren proiektua. (250 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak