Lanbide-arloak

Fabrikazio mekanikoa - FME

Espezializazioak > Espezializazio Programak

ALANBRE- EDO TUBU-KONFORMAZIO BIDEZKO PRODUKTUEN DISEINUA ETA FABRIKAZIOA

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako teknikaria.
• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.
• Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

680 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Alanbre- edo tutu-konformazioarekin loturiko produktuak eta zerbitzuak diseinatzea, kudeatzea, makinak prestatu ondoren fabrikatzea eta gainbegiratzea, enpresa eskatzaileen eskakizunak betez baita lan-arriskuen prebentziorako araudia eta ingurumen-babesaren arlokoa ere.

Profesional hau gai izango da:
• Alanbrea eta tutua konformatzeko prozesuak zehaztea, planoetan, fabrikazio-arauetan eta katalooetan jasotako informazio teknikoa interpretatuz.
• Hautatutako prozesurako osagai eta material egokiak diseinatzea eta aukeratzea.
• Automatizazio-beharrei erantzuna emateko teknologia egokienak hautatzea, sektoreko enpresetan kontsultak eginez.
• Automatizazio-proiektuen buru izatea, integratzaileen lantaldeak koordinatuz.
• Ordenagailuan higidurak simulatzea, ahal den guztietan, bai higiduretan gerta daitezkeen bateraezintasunak ezerezteko, bai erreminten arteko talkak, konformatu beharreko piezaren eta makinaren atalen baten arteko talkak eta abar eragozteko.
• Diseinuan aldaketak egitea, prototipoa fabrikatzean detektatutako arazoen arabera.
• Alanbrea eta tutua konformatzeko kontrol numerikoko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta prestakuntza gainbegiratzea, ziurtatuz kalitate-araudia, lan-arriskuen prebentziorako araudia eta ingurumen-babesaren arlokoa betetzen direla.
• Ziurtatzea fabrikazio-prozesuek bezeroek ezarritako prozedurak eta eskakizunak betetzen dituztela, haien garapena gainbegiratuz eta kontrolatuz eta sortzen diren gorabeherak ebatziz.
• Egiten diren prozesuak edo haien zati bat automatizatzea, hobekuntzak bideratze aldera.
• Proiektuaren planoen dokumentazio tekniko osagarria lantzea, antolatzea eta eguneratuta edukitzea, bai eta fabrikatzeko beharrezko dokumentazioa ere.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Alanbrea eta tutua konformatzeko makinen prestatzailea.
• Alanbrea eta tutua konformatzeko erreminten eta prozesuen diseinatzailea.
• Industria-ekipoen mantentze-lanetako goi-mailako teknikaria.
• Sistema-integratzaileen aholkularia.
• Automatizazio-proiektuetako aholkularia.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional horrek industria-sektorerako oro har eta bereziki ibilgailu-sektorerako alanbre- edo tutu-konformazio bidezko produktuak eta zerbitzuak garatzen dituzten enpresetan betetzen du bere jarduera. Batez ere, prozesuen diseinu-, fabrikazio- eta automatizazio-arloetan jardungo du.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Alanbrearen eta tutuaren diseinua eta konformazioa. (350 o.)
• Prozesuen automatizazioa. (280 o.)
• Ikusmen artifiziala. (50 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika