Lanbide-arloak

Fabrikazio mekanikoa - FME

Espezializazioak > Espezializazio Programak

ABIADURA ALTUKO ETA ERRENDIMENDU ALTUKO MATERIAL BEREZIEN MEKANIZAZIO AURRERATUA

Programarekin lotutako tituluak:

• Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikaria.

Ikasketaren iraupena:

800 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Geometria bereziko piezak eskuratzea, gaur egun sortzen ari diren sektoreetan (aeronautika, espaziala, biomedikuntza, eolika...) erantzukizun handia dutenak eta material bereziz eginak, goimailako teknologiaren bidez, abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizazioan oinarrituta, fabrikatutako produktuak eta mekanizazioko eragiketa-prozesuak planifikatuz eta kontrolatuz, fabrikazio-planoak prozesuaren beharrizanetara egokituz, erremintak diseinatuz, makinak prestatuz, ekipoen lehen-mailako mantentze-lanez eta mekatronikaz arduratuz, kalitate-irizpideak lortuz, enpresako lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko planak betez, eta indarreko araudi aplikagarria aplikatuz.

Profesional hau gai izango da:
• Pieza konplexuaren informazio teknikoa interpretatzea, abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizaziorako, fabrikazioaren planoaren/solidoaren interpretazioa oinarri hartuta.
• Piezaren geometria solidoak diseinuzko aplikazio informatikoekin egokitzea, ondoren abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatzeko, erabilitako makina eta amarratze-erreminten eta eskuragarri dauden tresnen arkitekturaren arabera, indarreko araudiari jarraikiz.
• Piezaren amarratze-erremintak zehaztu eta haren dimentsioak ezartzea, abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatzeko, kontuan hartuta horien konplexutasuna eta ezarritako mekanizazio-prozesua, materia-mota bakoitza dinamizatzean sor daitezkeen arazoei aurre eginez.
• Piezaren mekanizaziora gehien egokitzen den makina aukeratzea, abiadura altuan edo errendimendu altuan mekanizatu behar diren formen eta materialaren arabera, eta prozesuan zehar erabili beharreko tresna eta erreminten ezaugarriei jarraikiz.
• Abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizazioa planifikatzea, piezaren geometriara ondoen egokitzen diren mekanizazio-tresnak, erremintak, estrategiak, eta prozesu-parametroak ezarriz, fabrikazioa bideragarria dela bermatzeko, piezarekin lotuta dagoen eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Piezak CAM bidez mekanizatzeko programak sortzea, ezarritako prozesua oinarri hartuta, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen dituen kalitate-irizpideei jarraikiz, eta lanarriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Mekanizazioa simulatzea, aplikazio informatiko zehatzekin, interferentziak eta hutseko lekualdaketak antzemateko, eskatutako kalitatearekin eta agertzen diren gorabeherak ebatziz.
• Tresna-makina prestatu eta bere mekatronika pieza konplexuaren abiadura altuko edo errendimendu altuko mekanizaziora egokitzea, prozesuaren zehaztasunak betez, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauak betez.
• Mekanizatzeko osagarriak edo gailuak muntatzea, fabrikazio-ordenaren arabera, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Abiadura altuan eta errendimendu altuan mekanizatzea, piezaren geometria eskuratzeko, prozesuaren zehaztasunen arabera, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Piezak egiaztatzea, mekanizazioa baliozkotzeko, bai makinaren barruan, bai kanpoan, piezari dagokion eta sortzen ari den sektoreak eskatzen duen kalitatearekin, eta lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betez.
• Mekanizazioan zehar material desberdinek duten jarrera aztertzea, beren barne-egitura, azaleko gogortasuna, makinagarritasuna, tresnen higadura eta abar sakonduz.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Figura profesional honek gaur egun sortzen ari diren sektoreetan egiten du lan, besteak veste aeronautikan, espazialean, biomedikuntzan edo eolikoan, bai eta beren jarduera geometría konplexuak eta material bereziak dituzten piezak mekanizatzera bideratu duten enpresetan ere, industriaren sektorean balio teknologiko altua izanik, enpresa lehiakorragoa bihurtu ahala.

Zer lanbide araututara sar daiteke programa honekin?

Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide arauturik.

Prestakuntza-plana:

Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako hauek dira:
• Plano eta solido konplexuak abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizaziorako egokitzea. (90 o.)
• Sortzen ari diren sektoreetan erabilitako material bereziak. (70 o.)
• Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuen mekanizazioa planifikatzea. (210 o.)
• Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuak mekanizatzea. (180 o.)
• Abiadura altuan eta errendimendu altuan mekanizatutako piezak egiaztatzea. (130 o.)
• Abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizazio-proiektua. (120 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika