Lanbide-arloak
Erauzketa industriak - IEX
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Lurpeko eta aire zabaleko zulaketak egitea,
zulaketaren berezko teknikak, bitartekoak eta baliabideak
erabilita.
• Jasotako jarraibideen eta dokumentazio teknikoaren
araberako leherketa simulatuak egitea, lehergailu geldoak
prestatuz, kargatuz eta abiaraziz.
• Lurpeko hondeaketetan euste-lanak egitea, koadroak,
zertxak, aingurak, buloiak eta gainerako sistemak prestatuta eta
jarrita.
• Aire zabaleko hondeaketetan ezpondak egonkortzea,
ondorio horretarako sistemak prestatuta eta jarrita.
• Hormigoi-proiekzioak egitea, beharrezko teknikak eta
baliabideak aplikatuta.
• Zundaketak egitea, eragiketa bakoitzerako tresneria
egokia prestatuta eta egokituta.
• Lekukoak eta laginak hartzea, eta saiakuntza eta
neurketa geoteknikoak eta hidrologikoak tokian bertan eta
laborategian egitea.
• Instalazioak, makinak eta tresneria muntatzea eta
mantentzea, eta horretarako, horien elementuak egiaztatzeko,
doitzeko eta ordezkatzeko lanak egitea eta berriro funtzionatzen
jartzea, betiere kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko
errespetuko baldintzetan.
• Lurpeko espazioen hondeaketa egitea, eta,
horretarako, materialaren erauzte hautakorrerako sistema
mekanizatuak erabiltzea, baliabide mineralak erauzteko edo lurpeko
obrak eraikitzeko.
• Aire zabaleko hondeaketetako eta lur-higidurako
makineria maneiatzea, zehaztapen teknikoei jarraituta, segurtasun-
eta eragimen-baldintzetan.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Meatzaria.
• Lur-higidurako, erauzketako eta hondeaketetako
makineriaren gidari operadorea.
• Barruko pala kargatzailearen gidari operadorea.
• Zulatzeko eta otxabutzeko makinaren operadorea.
• Putzuak zulatzeko makineriaren operadorea.
• Erauzteko makineriaren, lugorritzeko makineriaren eta
arrabolen operadorea.
• Artillaria.
• Eskoratzailea.
• Barrenaria.
• Meatzeetako harri-jotzailea.
• Meatzeetako elektromekanikaria.
• Meatze-prospekzioko eta prospekzio geoteknikoko
zundatzailea.
• Prospekzio eta zundaketako teknikaria.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek meatzeen arloko erauzketa eta ikerketako
enpresetan, erauzketa eta ikerketa hidrogeologikoko eta
geoteknikoko enpresetan, eraikuntza-enpresetan, lur-higidurako
enpresetan, aholkularitza geoteknikoetan, eta zundaketa, zulaketa,
erauzketa eta lur higidurako enpresetan egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Artillaria.
• Meatze-makineria mugikorraren operadorea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zundaketak. (115 o.)
• Lan geoteknikoak. (95 o.)
• Zulaketak. (115 o.)
• Leherketa-teknikak. (60 o.)
• Euste-lanak. (70 o.)
• Ezpondak egonkortzea. (40 o.)
• Erauzte hautakorreko hondeaketak. (100 o.)
• Hondaketetako karga- eta garraio-eragiketak. (85 o.)
• Erauzketa-makineria erabiltzea eta maneiatzea. (115
o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.(50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 31/01/2023
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2022
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/12/2022
Etiketak