Lanbide-arloak

Erauzketa industriak - IEX

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

HARRI NATURALEKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.

• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Harri naturaleko blokeak erauztea eta konformatzea, erauzteko teknikak eta makineria erabilita.
• Blokea edo lehengaia hartzea, eta, horretarako, lekuz aldatzeko eta kokatzeko makineria egokia erabiltzea eta maneiatzea.
• Makineria eta erreminta egokiak erabiliz ebakitzea harri naturala, eta lortutako materiala sailkatzea.
• Hainbat motatako harri naturaletan azaleko tratamenduak egitea, definitutako prozedurak aplikatuta.
• Zenbakizko kontroleko makinak prestatu eta doitzea, harri naturaleko produktua fabrikatzeko ezarritako prozesuaren faseei jarraituz.
• Harri naturaleko produktuak lantzea, prozedura teknikoei jarraituta eta eragiketa bakoitzerako makineria eta tresneria egokia maneiatuta.
• Dokumentazio teknikoa interpretatzea, neurketak egiaztatuta eta proiektuan edo aurrekontuan txertatuta.
• Harri naturaleko elementu bereziak eta hargintzako materialak jartzea eta, horretarako, beharrezko bitarteko osagarriak, lanabesak eta erremintak erabiltzea eta haren eskumenaren esparruan definitutako prozedurei eta arauei jarraitzea.
• Fatxada aireztatuak muntatzea, beharrezko tresneria erabilita eta eskatzen diren muntaia-teknikak aplikatuta.
• Harri naturaleko obrak ezarritako tekniken arabera eskuz lantzea, betiere eskuratutako ezagupenak egokituta.
• Harri naturaleko obrak mantentzea eta, hala badagokio, leheneratzea, eskatzen den helburua lortzeko beharrezko eragiketak eginda.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Hargina.
• Erauzteko eta blokeak konformatzeko makineriaren operadorea.
• Harlanduen egilea.
• Harri naturaleko zenbakizko kontroleko makineriaren operadorea.
• Harriaren tornulari fresatzailea.
• Makineriaren operadorea.
• Harri naturalaren taillatzailea, zizelkaria, pitzatzailea.
• Harrirako tratamendu kimikoen operadorea.
• Enbalatzailea/paketatzailea/etiketatzailea.
• Eskuz landutako harri naturaleko multzoen jartzailea.
• Plaken jartzailea.
• Fatxada aireztatuen jartzailea.
• Zoruen leuntzailea-distirarazlea.
• Eraikuntzako marmolaria.
• Harri naturala mantentzeko eta leheneratzeko langile kualifikatua.
• Harri naturaleko lanetarako txantiloiak, moldeak, ereduak eta maketak egiteko langile espezialista.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek autonomo gisa edo besteren konturako langile gisa egiten du lan, normalean harri naturalaren edo eraikuntzaren arloko tamaina txiki, ertain edo handiko enpresa pribatuetan. Era berean, eskuz lan egiten den lantegietan edo lantegi artistikoetan egin dezake lan. Funtzio teknikoak betetzen ditu, eta, horretarako, aginduak betetzen ditu eta goragoko mailako teknikariek finkatutako helburuak lortzen ditu -horiengandik jasotzen ditu jarraibideak eta haiei jakinarazi behar die-.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Blokeak ebakitzea. (65 o.)
• Azaleko tratamenduak. (50 o.)
• Piezak lantzea. (120 o.)
• Harrizko obretako ereduak. (115 o.)
• Harrizko obrak merkaturatzea. (35 o.)
• Harria ezagutzea eta erauztea. (80 o.)
• Harri naturala taillatzea eta muntatzea. (60 o.)
• Harri naturala leheneratzea. (80 o.)
• Harri naturaleko mekanizazio-teknologia. (80 o.)
• Harri naturala muntatzea. (110 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika