Lanbide-arloak
Eraikuntza eta obra zibila - EOC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Lurren eta eraikuntzen jasotze-lanak egiteko,
aurretiaz datuak hartuta, landa-lana planifikatuta, tresna eta
lanabes topografikoak estazioan jarri eta erabilita,
erregistratutako informazioa prozesatuta eta dagozkion planoak
irudikatuta.
• Obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko
proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa idazten esku hartzeko,
memoriak, baldintzen agiriak, neurketak, aurrekontuak eta
eskatutako gainerako azterlanak (segurtasunekoak, osasunekoak eta
ingurumenekoak, besteak beste) eginez, eta informatika-aplikazioak
erabilita.
• Obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko
proiektuen dokumentazio grafikoa prestatzeko, haiek zehazteko
beharrezko planoak irudikatuz, eta ordenagailuz lagundutako
diseinuko informatika-aplikazioak erabilita.
• 2D-ko eta 3D-ko ereduak, planoak eta aurkezpenak
egiteko, eta, hala, obra zibileko eta lurraldearen antolamenduko
proiektuak errazago bistaratu eta ulertzeko.
• Planak/programak egiteko, etekinei buruzko oinarrizko
kalkuluak eginda, eta obra zibileko lanen proiektua idazteko fasea,
kontratazio-prozesua eta gauzatze-fasea kontrolatu ahal izateko.
• Segurtasun- eta osasun-planak, eta eraikuntzen eta
eraisketen kudeaketa-planak egiteko, proiektuaren dokumentazioa
erabilita eta araudia betetzea ziurtatuta.
• Nahitaezko baimenak lortzeko, obra zibileko lanen
proiektuarekin eta/edo gauzatzearekin lotuta eskatutako
administrazio-izapideak eginda.
• Puntuak, lerrokadurak eta kota altimetrikoak
zuinkatzeko, neurketako tresna eta lanabes topografikoak kokatuta
eta maneiatuta.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Errepideetako delineatzaile proiektugilea.
• Urbanizazioko delineatzaile proiektugilea.
• Obra zibileko delineatzailea.
• Hiri-zerbitzuetako delineatzailea.
• Topografiako praktikoa.
• Lur-jasotzeetako espezialista.
• Eraikuntzen jasotzeetako espezialista.
• Zuinketetako espezialista.
• Aparatista.
• Topografiako delineatzailea.
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.
• Planifikatzailearen laguntzailea.
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.
• Dokumentu-kontroleko teknikaria.
• Eraikuntzako maketagilea.
• Fluidoak banatzeko sareen eta sistemen delineatzaile
proiektugilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek langile autonomo edo soldatako gisa
dihardu delineazio-estudioetan, arkitektura- eta
ingeniaritza-estudioetan, sustapen-enpresetan, zerbitzu
teknikoetako eta aholkularitzako enpresetan, eraikuntza-enpresetan,
enpresa emakidadunetan eta ustiapenekoetan, baliabide naturalak
ustiatzeko jardueren bidez lurralde-eragin nabarmena duten
jardueretan diharduten beste sektore batzuetako enpresetan eta
administrazio publikoetan.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eraikuntza-egiturak. (99 o.)
• Eraikuntza-irudikapenak. (330 o.)
• Eraikuntzako neurketak eta balioespenak. (99 o.)
• Eraikuntza-zuinketak. (120 o.)
• Eraikuntzako plangintza. (80 o.)
• Hirigintza eta obra zibila. (99 o.)
• Obra zibileko sareak eta zerbitzuak. (99 o.)
• Jasotze topografikoak. (165 o.)
• Hirigintza-proiektuen garapena. (180 o.)
• Obra linealetako proiektuen garapena. (120 o.)
• Obra zibileko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak