Lanbide-arloak
Eraikuntza eta obra zibila - EOC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Eraikuntza-proiektuen dokumentazio teknikoa prestatzea,
obra-zuinketak egitea eta dokumentuen kontrola kudeatzea, indarrean
dagoen araudia, eta kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenaren
arloan ezarritako baldintzak errespetatuz.
Profesional hau gai izango da:
• Eraikuntza-proiektuei buruzko idatzizko dokumentazioa
idazten esku hartzeko, memoriak, baldintzen agiriak, neurketak,
aurrekontuak eta eskatutako gainerako azterlanak eginez, eta
informatika-aplikazioak erabilita.
• Eraikuntza-proiektuen dokumentazio grafikoa
prestatzeko, haiek zehazteko beharrezko planoak irudikatuz, eta
ordenagailuz lagundutako diseinuko informatika-aplikazioak
erabilita.
• Arduradun fakultatiboaren jarraibideak betez,
eraikinetako iturgintza, saneamendu, girotze, aireztapen,
elektrizitate eta telekomunikazioetako instalazioak, eta instalazio
bereziak aurredimentsionatzeko eta, hala badagokio,
dimentsionatzeko, ezarritako kalkulu-prozedurak aplikatuta eta
emaitzak interpretatuta.
• Eraikuntza-egituren osagaiak aurredimentsionatzeko
eta, hala badagokio, horiek zehazten laguntzeko, arduradun
fakultatiboaren jarraibideak betez informatika-aplikazioak
erabilita.
• 2D-ko eta 3D-ko ereduak, planoak eta aurkezpenak
egiteko, eraikuntza-proiektuak errazago bistaratu eta ulertzera
begira.
• Eraikuntzako proiektuen eta obren dokumentazioa
kudeatzeko, eta ezarritako irizpideen arabera kopiatu eta
antolatzeko.
• Proiektuak eta obrak balioesteko, eta kapituluei,
kontu-sailei eta/edo jasotako eskaintzei buruzko informazioaren
arabera aurrekontuak egiteko.
• Planak/programak egiteko, etekinei buruzko oinarrizko
kalkuluak eginda, eta, hala, eraikuntza-obren proiektua idazteko
fasea, kontratazio-prozesua eta gauzatze-fasea kontrolatzeko.
• Obra-ziurtagiriak prestatzeko, balioetsitako
erlazioak onartutako neurketetara egokituta, eta haiek igorri eta
fakturatzeko.
• Proiektuan edo eginda dauden eraikinen kalifikazio
energetikoan esku hartzeko, ziurtapen-prozesuan lagunduz, eta
helburu horrekin homologatutako tresna eta programa informatikoak
erabiliz.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
Profesional honek soldatako langile edo langile autonomo
gisa dihardu, arkitektura- eta ingeniaritza-estudioetan,
delineaziokoetan, aholkularitza-enpresetan, higiezinen enpresa
sustatzaileetan, eraikuntza-enpresetan eta administrazio
publikoetan. Bere jarduera araututa dago.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea.
• Eraikuntzako delineatzailea.
• Instalazioetako delineatzailea.
• Eraikuntzako maketagilea.
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.
• Planifikatzailearen laguntzailea.
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.
• Dokumentu-kontroleko teknikaria.
• Zuinketetako espezialista.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako
laguntzailea.
• Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eraikuntza-egiturak. (99 o.)
• Eraikuntza-irudikapenak. (330 o.)
• Eraikuntzako neurketak eta balioespenak. (99 o.)
• Eraikuntza-zuinketak. (120 o.)
• Eraikuntzako plangintza. (80 o.)
• Eraikinen diseinua eta eraikuntza. (165 o.).
• Eraikuntza-instalazioak. (132 o.)
• Energia-eraginkortasuna eraikuntzan. (66 o.)
• Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena. (180 o.)
• Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena.
(120 o.)
• Eraikuntzako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak