Lanbide-arloak
Eraikuntza eta obra zibila - EOC
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasi eta egingo dut?
Obra-tokian eraikuntza eta obra zibila gauzatzeko lanak
antolatu, baliabideak kudeatuta, lanak koordinatuta eta egindako
obra-unitateak kontrolatuta, kontuan izanik proiektuaren
zehaztapenak, obraren plangintza, jasotako jarraibideak,
aplikatzekoa den araudia eta kalitatearen, segurtasunaren, laneko
osasunaren eta ingurumenaren arloan ezarritako baldintzak.
Irakaskuntza horiek barnean hartzen dituzte laneko arriskuen
prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak gauzatzeko behar diren
ezaguerak.
Nire ikasketak amaitutakoan, zer egin dezaket?
Lan hauek egin:
• Taldeko buruak eta arduradunak eraikuntzako
egitura-obretan.
• Eraikuntza-obrako arduraduna oro har.
• Birgaitzeko eta erreformatzeko obretako arduraduna
eraikuntzan.
• Lantegiko burua eta/edo eraikinen akaberako langileen
arduraduna.
• Langileburua eraikinen eraikuntzan.
• Obra zibileko arduraduna oro har.
• Lur-mugimenduetako arduraduna.
• Bide-zoru eta zoladuren arduraduna.
• Obra zibileko arduraduna eroanbide eta
kanalizazioetan.
• Bulego teknikoko buruaren laguntzailea.
• Plangintza-egilearen laguntzailea.
• Kostu-kontroleko teknikariaren laguntzailea.
• Dokumentu-kontroleko teknikaria.
• Espezialista zuinketetan.
Ikasten jarraitu:
• Espezializazio profesionaleko ikastaroak.
• Goi-mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat,
moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin, indarrean den
araudiari jarraiki.
• Unibertsitateko irakaskuntzak, baliozkotzeak
ezartzeko aukerarekin, indarrean den araudiari jarraiki.
Zein dira lanbide-irteerak?
Profesional honek eraikuntza-enpresa txiki, ertain eta
handietan, administrazio publikoetan, arkitektura eta
ingeniaritzako ikasketetan eta aholkularitza-bulegoetan betetzen du
bere jarduera.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eraikuntza-egiturak.
• Eraikuntzako neurketak eta balioespenak.
• Eraikuntza-zuinketak.
• Eraikuntzako plangintza.
• Eraikuntza-obren eta -proiektuen dokumentazioa.
• Eraikuntza-prozesuak eraikuntzan.
• Eraikuntza-prozesuak obra zibilean.
• Eraikuntza-egiturak kontrolatzea.
• Eraikuntza-obrak gauzatzeko lanak kontrolatzea.
• Obra zibilak gauzatzeko lanak kontrolatzea.
• Eraikuntza-obrak birgaitu eta kontserbatzea.
• Eraikuntza-obrak antolatu eta kontrolatzeko
proiektua.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak