Lanbide-arloak

Eraikuntza eta obra zibila - EOC

Heziketa-zikloak > Oinarrizko LH

ERAIKINAK ERABERRITU ETA MANTENTZEKO OINARRIZKO PROFESIONALA

Sartzeko baldintzak:

Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Agindu zaion lana markatzea eta egitea, erremintak eta baliabide osagarriak operatibo mantenduta, betiere lanbidearen jardunbide onaren arabera.
• Igeltsu- eta eskaiola-oreak, morteroak eta itsasgarriak eskuz prestatzea, erabilera-jarraibideak errespetatuta eta homogeneotasuna ziurtatuta.
• Paramentu bertikaletan eta horizontaletan euskarriak prestatzea eta, horretarako, markatutako lerrokadurak mantentzea, pikatze-eragiketak egitea, obra-hondakinak kentzea eta lan-eremua libre mantentzea.
• Emokadurak eta igeltsu-luzituak segurtasun- eta kalitate-baldintzetan egitea.
• Adreiluzko edo blokeko fabrikak konpontzea, material zeramikoa edo aurrefabrikatua gaineratuta eta, hala badagokio, estaltzeko horma-atal txikiak altxatuta.
• Lanbideei (elektrizitateari, iturgintzari eta saneamenduari) laguntzea, horiei dagozkien lanak prestatzeko eta osatzeko, eta, hala badagokio, iturgintzako aparatuak edo antzekoak eta arotzeria tradizionaleko elementuak desmuntatzea.
• Estaldurak pinturekin, testurarik gabeko inprimazio lisoekin eta papereztatzeekin amaitzea, nahasteak prestatuta eta geruzak aplikatuta (brotxa, arrabol edo pistola bidez), betiere ezarritako lan-sekuentziari jarraituta, segurtasun-baldintzetan eta aurreikusitako uniformetasunarekin.
• Eskaiolako sabai faltsuak -jarraituak eta xafla bidezkoak-, moldurak eta elementu apaingarriak jartzea, egonkortasun- eta uniformetasun-baldintzetan.
• Kanpoaldean zoladura-obrak egiten eta hiri-altzariak jartzen laguntzea.
• Bere erantzukizunpeko zereginak bakarka edo taldean autonomiaz eta ekimenez egitea, aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko egoeretara egokituta.
• Balioen praktikan oinarritzen diren erantzukizuneko eta autonomiako ohiturak hartzea eta, horretarako, pertsonen arteko harremanak eta laneko harremanak erraztea, taldean lan egitea eta bizikidetasun-giro atsegina sortzea, gizartearen hainbat esparrutan gizarteratzea ahalbidetuko diona.
• Natura-ondarearen kontserbazioarekin eta iraunkortasunarekin bat datozen ohiturak eta balioak garatzea, eta, arlo horretan, gizartearen eta naturgunearen arteko elkarreragina aztertzea eta giza ekintzak ingurunean dituen ondorioak baloratzea.
• Adierazpen artistikoak eta kulturalak arrazoituta baloratzea, aberastasun pertsonalerako eta sozialerako iturri gisa erabilita eta jarrera estetikoak eta aniztasun kulturalerako eta ondare artistikorako jarrera estetikoak eta sentikorrak garatuta.
• Hainbat lan- eta gizarte-egoeratan komunikatzea eta, horretarako, hizkuntza-baliabideak zuzentasunez eta argi erabiltzea, testuingurua kontuan izanik eta ahozko eta idatzizko oinarrizko formak erabilita, ama-hizkuntzan zein atzerriko hizkuntzan.
• Gizarte- eta produkzio-ingurunearekin lotzen diren arazo aurreikusgarriak ebaztea, eta, horretarako, zientzia aplikatuek eta gizarte-zientziek eskaintzen dituzten elementuak erabiltzea eta iritzi-aniztasuna errespetatzea, erabakiak hartzeko garaian aberastasun-iturri gisa.
• Bere lanbide-jardueraren zein hiritar-baldintzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez erabiltzea.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Oinarrizko igeltserotzako langilea.
• Igeltseroaren laguntzailea.
• Peoi espezializatua.
• Urbanizaziorako zoladurako laguntzailea.
• Zolatzailearen laguntzailea.
• Alikatatzailearen laguntzailea.
• Eskaiolistaren laguntzailea.
• Igeltsuginaren laguntzailea.
• Akaberetako laguntzailea.
• Papereztatzailearen laguntzailea.
• Pintorearen laguntzailea.
• Estaldura jarraituetako laguntzailea.
• Eraikinen oinarrizko mantentze-lanetako laguntzailea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Eraikuntza eta obra zibila; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; eta Itsasoa eta arrantza).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek besteren kontura edo bere kontura egiten du lan eraikuntza- eta urbanizazio-obrak egitera, eraberritzera eta birgaitzera zuzentzen diren enpresa txikietan, ertainetan eta handietan.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Eraikinak eraberritzeko eta mantentzeko oinarrizko lanbide-tituluan ezarritako laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditzeak eraikuntzako lanbide-txartela lortzeko beharrezko ezagupen-maila bermatzen du.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Oinarrizko igeltserotza. (198 o.)
• Emokadurak eta luzituak. (132 o.)
• Sabai aizunak. (96 o.)
• Pintura eta papereztatzea. (120 o.)
• Eraikinen eraberritzea eta oinarrizko mantentze-lanak. (165 o.)
• Kanpo-zoladurako eta urbanizazioko lanak. (132 o.)
• Zientzia aplikatuak I. (165 o.)
• Zientzia aplikatuak II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizartea I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizartea II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)

Eraikuntza aukera:
• "Bistako" eraikuntzak. (96 o.)
• Zeramikazko estaldurak. (48 o.)

Barne-dekorazioa aukera:
• Dekorazioko barne-estaldurak. (144 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta Igo ↑ RSS RSS feed Datuen Babesa edo DBLO eta Cookien Politika