Lanbide-arloak

Eraikuntza eta obra zibila - EOC

Heziketa-zikloak > Erdi-maila

BARNEALDEETAKO, DEKORAZIOKO ETA BIRGAITZEKO OBRETAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

• Partizioak eta estradosak egitea, aurrefabrikatutako xaflak muntatuta eta horien posizioa, finkapena, lautasuna eta amaierako akabera egiaztatuta.
• Pieza aurrefabrikatuekin sabai esekiak egitea, euste-elementuak, tiranteak, profilak eta xaflak zuinkatuta eta muntatuta.
• Zoru teknikoak eta holtzak instalatzea eta, horretarako, horien elementuen kokalekua zuinkatzea eta euskarriak, profilak, zoladura-piezak eta instalazioetarako erregistroak muntatzea.
• Eraikuntza-akaberetan oreekin eta morteroekin estaldura-lanak egitea, eta, hala, zarpiatuak, entokadurak, luzituak eta emokadurak egitea.
• Paramentu bertikalak eta horizontalak material arinekin egitea (paperarekin, ehunekin, zurarekin, plastikoarekin, metalekin eta abar), eta, horretarako, euskarriak prestatzea, orriak eta/edo piezak finkatzea eta loturak eta junturak ebaztea.
• Eraikuntza-elementuetan pinturekin, esmalteekin eta bernizekin akaberak egiteak, eta, eginkizun horretan, euskarriak prestatzea, nahasketak egitea eta zehaztutako geruzak aplikatzea, eskuko prozeduren eta prozedura mekanikoen bidez.
• Paramentu horizontalak eta bertikalak estaltzea, eta horretarako, pieza zurrunen, xaflatzeen eta alikatatzeen bidezko zoladura-lanak egitea eta lautasuna eta junturen ezarpen egokia ziurtatzea.
• Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko lanak antolatzea, eta, zeregin horretan, jarduerak planifikatzea eta materialak, giza baliabideak, bitartekoak eta tresneria esleitzea eta egokitzea.
• Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko lanen aurrekontuak egitea, obra-unitateak neurtuta eta baloratuta.
• Eraikuntza-planoak interpretatzea, haren elementuak identifikatuta eta dimentsioak lortuta.

Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Taldeburua eta/edo arduraduna.
• Fatxadako estaldura jarraituen aplikatzailea.
• Eraikuntzako entokatzailea.
• Alikatatze-zolatzailea.
• Igeltsu ijeztuko plaken eta sabai aizunen instalatzailea.
• Igeltsu xaflatuzko plaken junturagilea.
• Eraikuntzako aurrefabrikatu arinen jartzailea.
• Zoladura arinen jartzailea, oro har.
• Moketa-jartzailea.
• Zoladura goratu erregistragarrien instalatzailea.
• Holtzetako eta paneleztatze teknikoetako sistemen instalatzailea.
• Pintorea eta/edo papereztatzailea.
• Barnealdeetako pintorea.
• Barnealdeetako pintore dekoratzailea.
• Obrako pintorea.
• Eraikuntza-fatxadetako pintorea.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek eraikuntzaren sektorean dihardu, eraikuntzako enpresa txiki, ertain eta handietan, eta administrazio publikoetan, besteren nahiz norberaren kontura; eraikuntzan eta obra zibilean eraikitzeko, birgaitzeko, mantentzeko eta eraberritzeko barnealdeetako eta dekorazioko lanak egiten.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara sartzen.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Eraikuntza. (132 o.)
• Eraikuntza-planoen interpretazioa. (99 o.)
• Zolatze-, alikatatze- eta xaflatze-lanak. (189 o.)
• Estaldura jarraituak. (189 o.)
• Partizio aurrefabrikatuak. (264 o.)
• Holtz eta zoru teknikoak. (84 o.)
• Sabai esekiak. (99 o.)
• Estaldura arinak. (99 o.)
• Eraikuntzako dekorazio-pintura. (165 o.)
• Barnealdeetako, dekorazioko eta birgaitzeko lanen antolamendua. (99 o.)
• Ingeles teknikoa (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies