Lanbide-arloak
Eraikuntza eta obra zibila - EOC
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Basoa eta natura-ingurunea kudeatzeko goi-mailako
teknikaria.
• Paisajismoko eta landa-inguruneko goi-mailako
teknikaria.
• Eraikuntza-obrak antolatzeko eta kontrolatzeko
goi-mailako teknikaria.
• Eraikuntza-proiektuetako goi-mailako teknikaria.
• Obra zibileko proiektuetako goi-mailako teknikaria.
• Obrak eta planak gauzatzeko goi mailako teknikaria.
(LOGSE)
Ikasketaren iraupena:
700 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Tripulazio gabeko aireontzien hegaldi-proiektuak planifikatu
eta gauzatzea, lursailaren, eraikinen, obren eta abarren gaineko
datuak hartu, prozesatu eta aurkezteko sentsore desberdinak
dituztela, birgaikuntzarako, kartografiaren sorrerarako,
eraikuntzen azterketa termografikorako, ikuspegi anitzeko irudien
bidezko laboreen azterketarako eta droneak erabiltzea eska
dezaketen veste ikerketa-gune eta -eremu interesgarri batzuetarako
euskarri gisa, ekipoen gaineko mantentze-lanak eginez, eta aireko,
segurtasuneko, arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauak
betez.
Profesional hau gai izango da:
• Hegal finkoko eta errotatorioko droneekin hegaldiak
planifikatu eta egitea, agintaritza aeronautikoaren baldintzak
betez.
• Indarreko araudiaren arabera, eragiketen eskuliburua
idaztea, behar den informazioa aztertuz eta batuz.
• Segurtasunezko azterketa aeronautikoak idaztea, drone
bidezko eragiketetan arriskuak ebaluatzeko.
• Lursailen edo interes-puntuen argazki fotografikoak
eskuratzea, kasuan kasu beharrezko diren kamera-parametroak eta
tipologia egokituz, agiri fotografikoak sortzeko, azterketa eta
deskribapenak egite aldera, eraikuntza eta obra zibilean nahiz
lursailaren azterketekin edo/eta azpiegituren kudeaketarekin
lotutako eremu profesionaletan.
• Lursailen edo interes-puntuen bideoak eskuratzea,
eta, bideoak editatzeko softwarea erabiliz, ikus-entzunezko agiriak
sortzea, azterketak eta deskribapenak egiteko asmoz, eraikuntza eta
obra zibilean eta lursailaren azterketarekin edo/eta azpiegituren
kudeaketarekin lotutako beste eremu profesional batzuetan.
• Altxaera arkitektonikoak egitea, eraikuntzen hiru
dimentsioko informazioa eskuratzeko aukera ematen duten metodo
fotogrametrikoen bidez, eta inguru digitalean berreraikitzea,
horretarako beharrezko den softwarea erabilita.
• Lursailaren hiru dimentsioko ereduak sortzea, irudiak
geoerreferentziatzeko beharrezko den softwarea eta metodo
osagarriak erabiliz (GPS...), eta lursailaren altxaera
topografikoak eta ortofotografikoak egitea, lortutako
zehaztasun-maila bera ere aztertuz.
• Fotogrametriaren edo laser scanner-aren ondoriozko
hiru dimentsioko informazioa kudeatzea, produktu kartografikoak
sortu eta elementu puntualen, azalekoen edo/eta bolumetrikoen
neurketak ezartzeko, software egokia erabiliz eta lortutako
zehaztasunak aztertuz.
• Aireko eta lurreko irudiak ateratzea, kamera
termografikoarekin, eta horiek software bidez aztertzea, eraikuntza
eta obra zibilean eta ingurumenarekin edo azpiegituren
kudeaketarekin lotutako bestelako aplikazioetan patologiak
antzemateko txosten sinpleak idatziz.
• Drone baten mihiztadura osoa egitea,
fabrikatzailearen eskuliburuak, eskemak eta gomendioak kontuan
hartuz, muntaketaren sekuentziak ezarriz, eta prozesu horretan
aplikatu beharreko segurtasun-arauen arabera.
• Dronea aldizka mantentzeko programa planifikatu eta
idaztea, fabrikatzailearen gomendioetan oinarrituta, eta ekipoetan
erabilitako hardwarea eguneratu eta konfiguratzea.
• Dronearen osagai elektromekanikoen egoera
egiaztatzea, akatsak ebaluatuz eta egoera txarrean dauden edo
akatsak dituzten osagaiak konponduz edo ordezkatuz, eta bateriak
kargatzeko prozesuak gauzatzea, kontuan hartuta horietako
bakoitzeko mantentze-eskakizunak eta mota desberdinak, beharrezko
diren prozedurak eta tresnak erabiliz.
• Ekipoaren osagai mekanikoak egokitu edo aldatzea,
3Dko diseinu edo inprimaketako teknikak erabiliz.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Hegal finkoko eta errotatorioko droneen operadorea.
• Drone bidezko eragiketarako dokumentazioaren
kudeaketako teknikari aditua.
• Aireko informazio multimedia sortzeko teknikari
aditua.
• Aireko informazio multimedia sortzeko teknikari
aditua.
• TDrone bidezko aireko neurketen teknikari aditua.
• Hiru dimentsioko informazioa eta informazio
geoerreferentziatua kudeatu eta aztertzeko teknikari aditua.
• Espektro anitzeko irudiak eskuratu eta tratatzeko
teknikari aditua.
• Irudi termografikoak eskuratu eta aztertzeko
teknikari aditua.
• Irudi termografikoak eskuratu eta aztertzeko
teknikari aditua.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Figura profesional honek delineazio-estudioetan, arkitektura
eta ingeniaritzako estudioetan, promozio-etxeetan,
zerbitzu-teknikoen eta aholkularitza-zerbitzuen enpresatan,
eraikuntzaenpresatan, emakida- eta ustiapen-enpresatan,
lurralde-eragin nabarmena duten eta baliabide naturalak ustiatzen
dituzten beste jarduera batzuk egiten dituzten sektoreetako
enpresatan eta administrazio publikoetan egiten du lan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Erabilera zibileko tripulazio gabeko aireontzien
eragiketa. (162 o.)
• Drone bidezko hegaldien planifikazioa, argazkiak eta
bideoak. (84 o.)
• Drone bidezko aireko eta lurreko fotogrametria. (130
o.)
• Sentsore ez fotografiko aerotransportatuak. (130 o.)
• Ekipoen mantentze- eta konponketa-lanak. (194 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak