Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Neurketa-tresnetan eta beste kontrol-tresneria
batzuetan eskura dagoen informazioa abiapuntu izanik, zentral
elektriko baten parametroak kontrolatzeko, haren funtzionamendua
ezagutzera begira.
• Zentral elektrikoetako plantan jardun-lanak egiteko,
tresnerian eta instalazioetan esku hartuta eta arauzko eskakizunak
errespetatuta.
• Zentral termoelektrikoetako lehen mailako mantentze-
eta jardun-lanak antolatzeko, jardun-proposamenak landuta.
• Zentral hidroelektrikoetako mantentze- eta
jardun-lanak antolatzeko, aurrez ezarritako jardun-prozedurak
aplikatuta.
• Zentral elektrikoen funtzionamenduan, laneko
arrisku-egoerak eta ingurumenerako arrisku-egoerak saihesteko,
prebentzio- edo ingurumen-prozedurak aplikatuta.
• Zentraletako funtzionamendu-parametroak kontrolatzeko
eta bistaratzeko, berariazko informatika-aplikazioak erabilita.
• Azpiestazio elektrikoen muntaia antolatzeko, eta,
horretarako, ikuskapen-planak eta -irizpideak lantzeko.
• Azpiestazio elektrikoetan tokian bertan jarduteko eta
lehen mailako mantentzea egiteko, betiere arauzko
segurtasun-protokoloei eta arriskuen prebentzio-protokoloei
jarraituta.
• Ingurune seguruak sortzeko, eta, eginkizun horretan,
zentraletako segurtasun-protokoloak eta -araudia errespetatzeko eta
jardun-protokoloak garatzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Zentral termoelektrikoetako jardunaren laguntzaile
teknikoa.
• Baterako sorkuntzako sistemetako jardunaren eta
mantentzearen arduraduna.
• Zentral termoelektrikoko plantako langilea.
• Zentral termoelektrikoko kontroleko langilea.
• Zentral hidroelektrikoetako jardun eta
mantentze-lanetako teknikaria.
• Zentral hidroelektrikoetako kontrol-zentroko
langilea.
• Zentral hidroelektrikoetako plantako langilea.
• Azpiestazio elektrikoak muntatzearen arduraduna.
• Azpiestazio elektrikoak mantentzearen arduraduna.
• Azpiestazio elektrikoetako langile mantentzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek zentral elektriko termikoen bidez
elektrizitatea sortzearekin lotzen diren enpresetan egiten du lan
(ikatza, gasa, diesela, biomasa eta beste erregai batzuk, eta
elektrizitatea sortzeko eguzki zentral termikoen instalazioak eta
baterako sorkuntzako instalazioak barne), baita zentral
hidroelektikoen bidez elektrizitatea sortzearekin lotzen diren
enpresetan ere. Era berean, goi-tentsioko instalazioak dituzten
enpresetan egiten du lan, eta zentral eta azpizentral elektrikoek
muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten
industria-enpresetan ere bai -funtzionalki goragoko baten mende
egongo da, baina bere kargura langileak ere izan ditzake-.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Goi-tentsioko kommutazio-tresnerietako
sufre-hexafluoruroa berreskuratzea.
• Galdaretako industria-operadorea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zentraletako sistema elektrikoak. (198 o.)
• Azpiestazio elektrikoak. (140 o.)
• Telekontrola eta automatismoak. (165 o.)
• Arrisku elektrikoen prebentzioa. (60 o.)
• Produkzio elektrikoko zentralak. (264 o.)
• Zentral elektrikoetako eragiketak. (200 o.)
• Zentral elektrikoak mantentzea. (264 o.)
• Giza taldeen koordinazioa. (100 o.)
• Zentral elektrikoen proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak