Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea.
• Oinarrizko Lanbide titulua izatea.
• Goi-mailako batxiler-titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Teknikari laguntzaile titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria izatea.
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2206 Lege Organikoaren arabera ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua izatea.
• Hezkuntza Administrazioak baimendutako ikastetxe publiko eta pribatuetan erdi-mailako zikloak egin ahal izateko berariazko prestakuntza-ikastaroa gainditu izana, eta 17 urte beteak izatea proba amaitzen den urtean.
• Erdi- edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana.
• Hasierako Kalifikazio Programa baten derrigorrezko moduluak gainditu izana Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen lehenengo kurtsoa ezarri aurretik.
• Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) lehenengo bi kurtsoak gainditu izana, denera, gainditu gabeko bi irakasgairekin, gehienez.
• Erdi-mailako irakaskuntzen erreformako lehenengo ziklo esperimentalaren 2. kurtsoa gainditu izana.
• Arte aplikatuak eta lanbide artistikoen 63ko planaren esperimental komunen 3. kurtsoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko b) hizkian ezarritako goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko titulazio baliokideren bat izatea egiaztatzea.
• Ondorio akademikoetarako, aurrekoetako baten baliokide deklaratutako bestelako prestakuntza-ikasketak edo -ikastaroak gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2000 ordu.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Lurra prestatzeko lanak egitea, ur-sareen
muntaketarekin eta mantentze-lanekin eta saneamenduarekin
lotutakoak.
• Barneko ur-instalazioak muntatzea eta mantentze-lanak
egitea, kalitate, segurtasun eta ingurumen-babesaren inguruan
ezarritako baldintzak aintzat hartuta.
• Ur-sareak martxan jartzea, eta ondo funtzionatzen
dutela egiaztatzeko behar diren probak egitea.
• Ur-sareekin eta ur-tratamenduko estazioekin lotutako
ekipamenduak eta elementu mekaniko osagarriak muntatzea, eta
funtzionatzen dutela bermatzea.
• Ur-sareetako eta ur-tratamenduko estazioetako
ekipamenduekin lotutako sistema elektrikoak muntatzea, eta
funtzionatzen dutela bermatzea.
• Ur-sareetako eta ur-tratamenduko estazioetako
ustiapenarekin lotutako eragiketak egitea, kalitate, segurtasun eta
ingurumen-babesaren inguruan ezarritako baldintzak aintzat hartuta.
• Proba funtzionalak eta arauzkoak egitea ur-sareetan,
funtzionamendua egiaztatzeko eta doitzeko.
• Lagin adierazgarriak, datuak eta parametroen
erregistroak hartzea ur-sareetan eta ura tratatzeko estazioetan,
dauden zehaztapenen arabera.
• Ur mota desberdinetako analisiak egitea, kasu
bakoitzean dagozkion prozedurak eta teknikak erabilita.
• Ura tratatzeko estazioetan prozesuen funtzionamendua
kontrolatzea, eta ondo funtzionatzen dutela egiaztatzea.
• Ur-sareetan eta ura tratatzeko estazioetan
disfuntzioak eta matxurak aurkitzea, ezarritako prozedurak
aplikatuta.
• Indarrean dagoen araudia betetzeko eskatzen diren
dokumentu tekniko eta administratiboak egitea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Ur-hornidura eta -banaketarako sareen muntatzailea.
• Saneamendu-sare eta -instalazioen muntatzailea.
• Ur-sareen muntatzailea.
• Saneamendu-sareen muntatzailea.
• Hornidurako ura tratatzeko instalazioko langilea.
• Hondakin-urak tratatzeko instalazioko langilea.
• Hondakin-urak tratatzeko instalazioko teknikaria.
• Errausteko instalazioetako operazioak,
ur-tratamendukoak, eta instalazioetako beste langile batzuk.
• Eraikinetako ur-instalazioen muntatzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek Administrazioan eta ur-hornikuntzarako
sare, saneamendu-sare eta eraikinetako barneko sareen muntaketa,
eragiketak eta mantentze-lanak egiten dituzten enpresetan egiten du
lan, baita ura tratatzeko eta potabilizatzeko sektoreko enpresetan
eta hondakin-uren arazketako sektorekoetan ere.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zuinketak ur-sareetan.
• Ur-araztegiak.
• Instalazio elektrikoak ur-sareetan.
• Mekanizazio- eta lotura-teknikak.
• Ur-sareak muntatzea eta zerbitzuan jartzea.
• Uraren kalitatea.
• Eraikuntza-lanak uren tratamendurako sare eta
araztegietan.
• Ekipamenduen eta instalazioen mantentzea.
• Hidraulika eta ur-sareak.
• Sareen mantentzea.
• Ur-instalazioak muntatzea eta mantentzea.
• Laneko prestakuntza eta orientabidea.
• Enpresa eta ekimen sortzailea.
• Lantokiko prestakuntza.
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 14/04/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Etiketak