Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Batxiler-titulua edo batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren ziurtagiria izatea.
• BBBeko 3. maila gaindituta izatea (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna): Ziurtagiri akademiko baten bidez egiaztatzea gainditu direla batxiler-titulua lortzeko irakasgai guztiak, irakaskuntzen hirugarren ikasturtea amaitu ondoren, Hezkuntzari eta Hezkuntzaren Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorrak araututakoaren arabera. EFP/1210/2021 Agindua, azaroaren 2koa, aurreko hezkuntza-sistemako ikasketa eta titulu jakin batzuen baliokidetasuna ezartzen duena, lanbide-heziketako irakaskuntzetan sartzeko.
• Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gainditu izana.
• Teknikari-titulua izatea (erdi-mailako lanbide-heziketa).
• Goi-mailako teknikariaren edo teknikari espezialistaren titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea gainditu izana.
• Unibertsitate-titulua edo baliokidea izatea.
• Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez 19 urte izan behar dira proba egiten den urtean, edo 18 teknikari-titulua dutenen kasuan).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2000 ordu.
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Ur-sareak eta -instalazioak eraikitzeko obrak eta
haien muntaketa planifikatzea eta antolatzea, proiektutik abiatuta.
• Ur-sareak eta -instalazioak muntatzeko lanak egitea.
• Ur-sareak eta -instalazioak abian jartzeko lanak
egitea.
• Ustiapen-eragiketak antolatzea ur-sare eta
-instalazioetan.
• Ur-sareak eta -instalazioak abian jartzeko egin
beharreko proba funtzional eta arauzkoen egokitasuna egiaztatzea.
• Ur-sareen eta -instalazioen prebentziozko
mantentze-lanetako planak egitea.
• Ur-sare eta -instalazioetako matxurak eta
disfuntzioak konpontzea.
• Ur-sare eta -instalazioetan ekipamendu mekanikoen eta
elektrikoen muntaketa antolatzea.
• Ur-sare eta -instalazioetan prozesuen kontrola
sistema automatikoen bidez egitea.
• Ur-sareak eta -instalazioak eraikitzeko obrak eta
haien muntaketa ikuskatzea.
• Instalazio bateko uraren erabilera efizientea izan
dadin beharrezkoak diren kudeaketa-eragiketak egitea.
• Indarrean dagoen araudia betetzeko eskatzen diren
dokumentu tekniko eta administratiboak egitea.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Administrazioan eta ur-sareen eta -instalazioen
muntaketa, eragiketak eta mantentze-lanak egiten dituzten
enpresetan egin dezakezu lan, baita uren tratamendua egiteko eta
hondakin-urak berrerabiltzeko enpresetan ere.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
• Lanbide Heziketako goi-mailako beste heziketa-ziklo
bat, moduluak baliozkotzeko aukerarekin, indarrean dagoen
araudiaren arabera.
• Unibertsitateko irakaskuntzak, baliozkotzeak egiteko
aukerarekin, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Uraren hornidura eta banaketarako sareen muntaketako
arduraduna.
• Saneamendu-sare eta -instalazioen muntaketako
arduraduna.
• Ur-sareetako mantentze-lanetako arduraduna.
• Saneamendu-sareetako mantentze-lanetako arduraduna.
• Hornidurako ura tratatzeko instalazioko langilea.
• Hondakin-urak tratatzeko instalazioko langilea.
• Uraren erabilera eraginkorraren kudeaketako
teknikaria.
• Ura banatzeko sistemetako teknikaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Planifikazioa eta zuinketa. (105 o.)
• Uraren kalitatea eta tratamendua. (70 o.)
• Uraren kudeaketa eraginkorra. (55 o.)
• Ur-sareen konfigurazioa. (105 o.)
• Sistema elektrikoak ur-instalazioetan. (50 o.)
• Automatismoak eta urrutiko kontrola
ur-instalazioetan. (80 o.)
• Ur-sare eta ur-instalazioetako lanak. (110 o.)
• Eragiketen, kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa.
(55 o.)
• Muntatze teknikak ur-instalazioetan. (105 o.)
• Komunikazio- eta harreman-teknikak. (35 o.)
• Uraren kudeaketa eraginkorreko proiektua. (25 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (35 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (50 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (220 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak