Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Eraikinetako energia- eta ur-instalazioak konfiguratzea eta
horien eraginkortasuna ebaluatzea, eraikinetako kalifikazio eta
ziurtapen energetikoko prozesua teknikoki lagunduta.
Profesional hau gai izango da:
• Eguzki-instalazio termikoak konfiguratzeko eta horien
muntaia eta mantentze-lanak kudeatzeko.
• Eraikinetako instalazio termikoen eta
argiztapen-instalazioen errendimendu energetikoa zehazteko.
• Energia aurrezteko sistemak gaineratuta, instalazio
termikoen eta argiztapen-instalazioen eraginkortasuna hobetzera
zuzenduko diren proposamenak lantzeko.
• Eraikinetako kalifikazio eta ziurtapen energetikora
zuzenduko diren prozedurak eta programak aplikatzeko.
• Eraikinen portaera termikoari buruzko txostenak
egiteko.
• Eraikinetako uraren kontsumoak ebaluatzeko, eta ura
aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko hautabideak
proposatzeko.
• Eguzki-instalazioetarako proposamenak formalizatzeko,
bezeroen energia-beharrei erantzutera begira.
• Eguzki-instalazio termikoen txostenak, memoria
teknikoak, planoak eta proiektuen aurrekontuak egiteko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Profesional honek energia-sektorean egiten du lan,
energiaren arloko auditorietan, ikuskaritzan eta ziurtapenean
eskumena duten erakundeetan, eta eraikinetako eguzki-energiako
instalazioen bideragarritasunari, sustapenari, ezarpenari eta
mantentze-lanei buruzko azterlanak egiten diharduten enpresetan.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Eraikinen energia eraginkortasuna.
• Eraikinetarako ziurtapen energetikorako prozesuetako
laguntzailea.
• Eguzki-instalazioetako merkataritza-teknikaria.
• Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta
mantentzeko arduraduna.
• Energia-kudeatzailea.
• Energia-eraginkortasunerako programen sustatzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Barneko ur-instalazioak
• Eraikinetako instalazio termikoak
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Ekipamendu eta instalazio termikoak. (231 o.)
• Instalazioak muntatzeko prozesuak. (231 o.)
• Instalazioen irudikapen grafikoa. (132 o.)
• Instalazioen energia-eraginkortasuna. (165 o.)
• Eraikinen ziurtapen energetikoa. (200 o.)
• Uraren kudeaketa eraginkorra eraikuntzan. (80 o.)
• Eguzki-instalazio termikoen konfigurazioa. (132 o.)
• Eguzki-instalazio termikoak muntatzeko eta
mantentzeko lanen kudeaketa. (140 o.)
• Energiaren eta uraren erabilera eraginkorra
sustatzea. (80 o.)
• Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia
termikoko proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak