Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
• Parke eolikoak zerbitzuan jartzeko, jarduteko eta
mantentzeko lanak kudeatzeko, betiere proiektuetan eta beste
dokumentu tekniko batzuetan biltzen den informazio teknikoaren
interpretazioa abiapuntu izanik.
• Parke eolikoen kudeaketarako teleaginteko sistemekin
lan egiteko, eta, eginkizun horretan, multzoaren funtzionamendua
baldintza atmosferikoetara eta sareko eskakizunetara egokitzeko.
• Parke eolikoetan tokian bertan jarduteko eta
mantentze-lanak egiteko, betiere arauzko segurtasun-protokoloei eta
arriskuen prebentzio-protokoloei jarraituta.
• Aerosorgailuak eta parke eolikoak muntatzearekin,
jardutearekin eta mantentzearekin lotzen diren laneko
arrisku-egoerak eta ingurumenerako arrisku egoerak ebaluatzeko,
arrisku mota bakoitzerako prebentzio-neurriak zehaztuta.
• Azpiestazio elektrikoen muntaia antolatzeko, eta,
horretarako, ikuskapen-planak eta -irizpideak lantzeko.
• Azpiestazio elektrikoetan tokiko jardun-lanak egiteko
eta lehen mailako mantentzea egiteko, betiere arauzko
segurtasun-protokoloei eta arriskuen prebentzio-protokoloei
jarraituta.
• Eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatzeko,
jarduteko eta mantentzeko, betiere proiektuetan eta beste dokumentu
tekniko batzuetan biltzen den informazio teknikoaren interpretazioa
abiapuntu izanik.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko lanak
antolatzeko, eta ikuskapen-planak eta -instalazioak lantzeko.
Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Instalazio eolikoak maneiatzeko eta mantentzeko lanak
kudeatzeko teknikaria.
• Parke eolikoen muntaiaren arduraduna.
• Aerosorgailuen muntaiaren arduraduna.
• Aerosorgailuen muntatzaile espezialista.
• Parke eolikoak mantentzeko espezialista.
• Eguzki-instalazioen sustatzailea.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzearen eta
mantentzearen arduraduna.
• Eguzki-zentral fotovoltaiko txikiak ustiatzearen eta
mantentzearen arduraduna.
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoen langile
muntatzailea.
• Instalazio eolikoetako eta fotovoltaikoetako
azpiestazio elektrikoak muntatzearen arduraduna.
• Instalazio eolikoetako eta fotovoltaikoetako
azpiestazio elektrikoak mantentzearen arduraduna.
• Instalazio elektrikoetako eta fotovoltaikoetako
azpiestazio elektrikoak mantentzeko langilea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek energia eolikoko instalazioak eta energia
elektrikoa produzitzeko eguzki-instalazio fotovoltaikoak
sustatzera, muntatzera, ustiatzera eta mantentzera zuzentzen diren
enpresetan egiten du lan, baita energia elektrikoa sortzearekin,
garraiatzearekin eta banatzearekin lotzen diren enpresetan,
goi-tentsioko instalazioak dituzten enpresetan, eta azpiestazio
elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzten
industria-enpresetan ere.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Goi-tentsioko kommutazio-tresnerietako
sufre-hexafluoruroa berreskuratzea.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Zentraletako sistema elektrikoak. (198 o.)
• Azpiestazio elektrikoak. (140 o.)
• Telekontrola eta automatismoak. (165 o.)
• Arrisku elektrikoen prebentzioa. (60 o.)
• Energia berriztagarrien sistemak. (165 o.)
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoen konfigurazioa. (165
o.)
• Eguzki-instalazio fotovoltaikoen muntaia kudeatzea.
(160 o.)
• Parke eolikoen muntaia kudeatzea. (140 o.)
• Parke eolikoak maneiatzea eta mantentzea. (198 o.)
• Energia berriztagarrien proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 05/02/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 04/02/2021
Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria Oinarrizko Curriculum Diseinua (euskeraz)
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/01/2021
Etiketak