Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Espezializazioak > Espezializazio Ikastaroak - Goi-maila
Hauek dira espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea
ematen duten tituluak:
• Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak
Garatzeko Goi-mailako Teknikaria
• Instalazio Termiko eta Fluidodunak Mantentzeko
Goi-mailako Teknikaria
• Energia-eraginkortasuneko eta Eguzki-Energia
Termikoko Goi-mailako Teknikaria
• Eraikuntza-proiektuetako Goi-mailako Teknikaria
• Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako
Goi-mailako Teknikaria
• Zentral Elektrikoetako Goi-mailako Teknikaria
• Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikaria
• Obra Zibileko Proiektuetako Goi-mailako Teknikaria
• Eraikuntza-obrak Antolatzeko eta Kontrolatzeko
Goi-mailako Teknikaria
• Uraren Kudeaketako Goi-mailako Teknikaria
Ikastaroaren iraupena:
600 ordu
Zer ikasi eta egingo dut?
• Industriako edo merkataritzako, jarduera horrekin
lotutako garraioko edo zerbitzu publiko edo pribatuko eraikin,
instalazio eta eragiketetako energiaren erabilerari eta kontsumoari
nahiz kostuari buruzko ikuskaritza eta aholkularitza garatzea,
energia-fluxuak eta horiek hobetzeko aukerak identifikatu eta
azaltzeko asmoz.
Ikasketak amaitutakoan, zer egiteko moduan izango
naiz?
Lan-aukerak:
• Ikuskaritza energetikoen kudeatzaileak.
• Ikuskatzaile energetikoak.
• Instalazio mekanikoen, aire girotuen eta berogailuen
ikuskaritza energetikoen teknikariak.
• Elektrizitate- eta argi-instalazioen ikuskaritza
energetikoen teknikariak.
• Eraikinetako ikuskaritza energetikoen teknikariak.
• Instalazio termikoetako ikuskaritza energetikoen
teknikariak.
Zer irtenbide profesional izango ditut?
Industria edo merkataritzako, garraioko edo zerbitzuetako
eraikin, instalazio edo eragiketetako ikuskaritza energetikoko
ekoizpen-arloetan lan egitea.
Zer lanbide araututara jardun naiteke programa honen
bidez?
• Energia-auditorea.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako lanbide-moduluak honako
hauek dira:
• Ikuskaritza energetikoko prozesuak. (160 o.)
• Kontsumo energetikoak neurtu eta datuak hartzea. (100
o.)
• Eraikin eta instalazioen egoera energetikoa
aztertzea. (180 o.)
• Eraikin eta instalazioen hobekuntza energetikoa
ebaluatzea. (160 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 13/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 11/03/2025
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 29/01/2025
Etiketak