Lanbide-arloak
Energia eta ura - ENA
Espezializazioak > Espezializazio Programak
Programarekin lotutako tituluak:
• Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia
termikoko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunen proiektuak
garatzeko goi-mailako teknikaria.
• Instalazio termiko eta fluidodunak mantentzeko
goi-mailako teknikaria.
Ikasketaren iraupena:
650 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Informazioa sistematikoki jasotzea, jakiteko zein den
energiaren kontsumo-profila eraikin eta eraikin multzo batean,
instalazio, prozesu edo jarduera industrial edo komertzial batean,
edo zerbitzu pribatu edo publiko batean; eta kostu efizientearekin
energia aurrezteko zer aukera dauden zehaztea eta kuantifikatzea,
bai eta horri buruz informazioa ematea ere.
Profesional hau gai izango da:
• Honako hauek adostea bezero/enplegatzailearekin:
hobekuntza-neurriak ebaluatzeko irizpideak, egiteko epea,
norainokoa, helburua, energiari eta jarduerari buruzko datuen
formatua, balioa eta eskuragarritasuna, egingo dela aurreikustekoa
den neurketa eta/edo ikuskapena, eta, oro har, eman behar diren
datu eta bitarteko guztiak, bai eta auditoria-prozesua garatzeko
baldintzak ere.
• Informazio hau biltzea: energia erabiltzen duten
sistemen, prozesuen eta ekipamenduen zerrenda; auditatutako
objektuen ezaugarri zehatzak; kontsumo-datu historikoak eta
zerikusia duten neurketak; diseinu-, funtzionamendu- eta
mantentze-dokumentazioa; aurretiko ikuskapenak edo azterketak;
tarifak, etab.
• Auditatutako objektua aztertzea eta haren erabilera
energetikoa ebaluatzea, honako hauek kontuan hartuta:
funtzionamendu-errutinak, erabiltzaileen portaera eta
energia-kontsumoaren gaineko inpaktua, eta energia-eraginkortasuna,
aurretiko ideiak sortzeko energia-eraginkortasuna hobetzeko aukerei
buruz.
• Bermatzea neurketak eta behaketak modu fidagarrian
eta funtzionamendua normala den egoeretan egiten direla eta, hala
egokituz gero, onartzen dela egokiagoa izan daitekeela behaketak
eta neurketak ohiko lan-ordutegitik kanpo egitea, atsedenaldietan,
edo karga energetiko berezirik espero ez denean.
• Errendimendu-egoera energetiko bat erreferentziatzat
hartzea, hobekuntzak neurtu ahal izateko, eta
energia-eraginkortasuna hobetzeko aukera bakoitzaren inpaktua
ebaluatu.
• Auditoriaren prozesua dokumentatzea eta auditoria
energetikoaren emaitzei buruzko txostena egitea, egindako azterketa
eta neurketa adierazgarriak laburtuta, eta adierazita azterketaren
emaitzak kalkuluetan, simulazioetan edo zenbatespenetan oinarritu
diren, bai, halaber, energía aurrezteko zer neurri proposatu diren
eta aurrezpen- eta kostu-zenbatespenen doitasun-mugak zein diren
ere.
• Auditoria-prozesua kudeatzea, erakundearekiko
lankidetzan planifikatuta eta ziurtatuta osasun-, segurtasun-,
ingurumen- eta babes-baldintza egokiak betetzen dituela.
• Eraikinaren eta/edo instalazioen errendimendu
energetikoa hobetu lezaketen aldaketak, esku-hartzeak edo ekintzak
proposatzea.
• Bermatzea bere jarduna konfidentziala eta objektiboa
dela, prozesua auditoriaren norainokoari eta helburuei egokitzen
zaiela, onuragarria eta egiaztagarria dela, eta bildutako datuak
fidagarriak eta adierazgarriak direla.
• Komunikazio eraginkorra izatea erakundearen barruko
maila guztiekin, elkarrizketa eraginkorrak izateko eta auditoria
energetikoaren emaitzak aurkezteko, erakundeak errazago har ditzan
erabakiak.
• Metodologiarekin, auditoria energetikoaren jarraibide
nazionalekin, energia aurrezteko teknologiekin eta abarrekin
zerikusia duten ezagutzak eta trebetasunak mantentzea eta hobetzea,
eta, horretarako, zaintza teknologikorako sistema bat ezartzea, eta
bizialdi osoko ikaskuntzarako baliabideak kudeatzea.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Energia-auditorea.
• Energia-kudeatzailea.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek honako eremu hauetan lan egiten du:
energia-eraginkortasunari buruzko indarreko araudiaren
aplikazio-esparruari lotutako mota guztietako enpresetan, auditoria
energetikoan diharduten enpresetan eta ziurtapen-erakundeetan. Era
berean, energia kudeatzaileen eginkizunak bete ahal izango ditu
edozein erakundetan edo profesional autonomo moduan.
Zer lanbide araututara sar daiteke programa
honekin?
Ez dago titulu honen bidez zuzenean sartzen den lanbide
arauturik.
Prestakuntza-plana:
Espezializazio-ikastaro honetako ikaskuntza-eremuak honako
hauek dira:
• Energiaren oinarriak. (140 o.)
• Eraikinen azterketa energetikoa. (150 o.)
• Industrien azterketa energetikoa. (280 o.)
• Datuak hartzeko eta neurtzeko ekipoak. (60 o.)
• Auditoria egitea, emaitzak aurkeztea eta hobekuntzak
proposatzea. (20 o.)
Azken sarrerak
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Familien espezializazio-programak argitaratzea: Informatika eta Komunikazioak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 21/12/2023
Etiketak