Lanbide-arloak
Elikagaien industriak - INA
Heziketa-zikloak > Erdi-maila
Sartzeko baldintzak:
Erdi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, gutxienez honako baldintzetako bat bete behar da:
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goi-mailako ikasketa-maila izatea.
• Oinarrizko lanbide-titulua izatea (oinarrizko lanbide-heziketa).
• Teknikariaren edo teknikari laguntzailearen titulua edo baliokidea izatea ondorio akademikoetarako.
• Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
• Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (gutxienez hamazazpi urte beteta izan beharko dira proba egiten den urtean).
• 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Okintzako, gozogintzako eta konfiteriako produktuak
elaboratzea eta aurkeztea lantegietan eta jatetxe-arloko
establezimenduetan.
Profesional hau gai izango da:
• Okintzako, gozogintzako eta konfiteriako produktuak
elaboratzeko.
• Jatetxe-arloko postreak elaboratzeko, platereratuta
eta kontsumorako prest.
• Elaboratutako produktuak osatzeko, amaitzeko eta
aurkezteko, apainketako teknika berritzaileak aplikatuz.
• Elaboratutako produktuak ontziratzeko, etiketatzeko
eta enbalatzeko.
• Tresneria, instalazioak eta produkzio-sistemak
prestatzeko, erregulatzeko eta mantentzeko.
• Lehengaiak, gai osagarriak eta produktu burutuak
hornitzeko eta biltegiratzeko.
• Fabrikazio-fitxa teknikoak diseinatzeko eta
aldatzeko.
• Elaboratutako produktuak publizitatzeko eta
sustatzeko, merkaturatze- eta marketin-teknikak erabiliz.
Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko
ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako
jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Okintzako, pastelgintzako eta konfiteriako produktuak
elaboratzen dituzten artisau-lantegietan eta lantegi
erdi-industrialetan, baita ostalaritzako sektorean, jatetxe-arloko
azpisektorean, eta elaboratzaile gisa. Okintzako, pastelgintzako
eta gozogintzako produktuak elaboratzen eta saltzen dituzten
elikagaien merkataritzako establezimenduetan ere bai.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako ziklo batekin.
• Erdi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Batxilergoarekin, haren edozein modalitatetan.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Okina, pastelgilea, konfiteroa, gozogilea,
turroigilea, txurrogilea, galletagilea.
• Opilen, oreen eta pizzak egiteko oinarrien
elaboratzailea.
• Pastelen elaboratzailea eta dekoratzailea.
• Gozokien eta kakao eta txokolatezko produktuen
elaboratzailea.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Okintzako, pastelgintzako eta gozogintzako lehengaiak
eta prozesuak. (99 o.)
• Okintzako eta opilgintzako elaborazioa. (264 o.)
• Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak.
(198 o.)
• Konfiteriako eta beste espezialitate batzuetako
elaborazioa. (264 o.)
• Jatetxe-arloko postreak. (147 o.)
• Lantegiko produktuak. (252 o.)
• Elikagaien industrietako biltegiko lanak eta
kontrola. (66 o.)
• Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea.
(66 o.)
• Okintzako eta pastelgintzako produktuen aurkezpena
eta salmenta. (63 o.)
• Ingeles teknikoa. (33 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (105 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (63 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (380 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 06/07/2023
ELE, EOC, AGA, ARG eta IFC familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 22/06/2023
SAN, IMA, SSC eta QUI familien LOE tituluen eguneraketak
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 12/05/2023
Etiketak