Lanbide-arloak
Elikagaien industriak - INA
Heziketa-zikloak > Oinarrizko maila
Sartzeko baldintzak:
1.- Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak. Baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
a) Hamabost urte beteta edukitzea edo indarreko urte naturalean betetzea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
c) Irakasleek familiei edo legezko tutoreei proposatzea interesdunak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat has dezan.
Espainiako hezkuntza-sisteman eskolatuta egon ez diren 15 eta 18 urte bitarteko gazteei b) atala betetzetik salbuesten zaie, eta garrantzitsua da prestakuntzaren jarraipena egitea ahalbidetuko dien hizkuntza jakitea.
2.- Oinarrizko mailako heziketa-zikloak, HPBak dituzten ikasleentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) Hezkuntza Saileko Hezkuntza Laguntzako Premia Bereziak (HLPB) dituztenen Erregistroan sartuta egotea.
b) Gutxienez, DBHko 2. maila egin izana.
c) Tutorearen orientazio-aholkua ikasleak 3 urteko ibilbideko Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat egin dezala izatea, betiere irakasleek proposatu eta orientatzaileek babestu badute aholku hori.
3 .- Oinarrizko mailako prestakuntza-zikloak, prestakuntza-zailtasun bereziak edo laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako ikaskuntza-ibilbide egokituekin.
a) 16 urte baino gehiago izatea.
b) Ez da egiaztatu LHko ikasketak egiteko titulaziorik, ezta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin izana ere.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
• Okintzako eta pastelgintzako produktuak elaboratzeko
lehengaiak eta produktu osagarriak jasotzeko eta prestatzeko
oinarrizko lanak egiteko, kalteak saihestuta eta prozesuaren
erritmoa kontrolatuta.
• Lan-eremua (mahaiak, makineria eta lanabesak)
prestatzeko eta eskatzen dizkioten lehengaiez hornitzeko.
• Okintzako eta pastelgintzako oinarrizko produktuak
aurrez elaboratzeko eta elaboratzeko zonetan jeneroak eta
lehengaiak argibideei jarraiki berrezartzeko.
• Okintzako eta pastelgintzako produktu kontserbatuak
lehengoratzeko, eta, horretarako, besteak beste, desizozteko
teknika egokiak erabiltzeko.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako
aurretiazko elaborazioak eta elaborazio konplexuak egiteko,
argibideei jarraituta eta lehengaiak manipulatzeko teknikak
aplikatuta.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako
aurretiazko elaborazioak eta elaborazioak kontserbatzeko,
horretarako gerora lehengoratu eta erabili ahal izatea bermatuko
duten hainbat metodo erabilita, hala nola hoztea eta hutsean
ontziratzea, besteak beste.
• Saltzera zuzendutako okintzako eta pastelgintzako
produktuak ontziratzeko, enbalatzeko eta etiketatzeko eta
segurtagailuz hornitzeko, horretarako makina eta tresneria egokiak
erabilita.
• Okintzako, opilgintzako eta pastelgintzako produktu
burutuak modu erakargarrian aurkezteko, hobeto sustatu eta sal
daitezen eta enpresaren irudiari erantzun diezaioten,
merkataritza-irizpideei eta beste zenbait adierazpeni jarraiki.
• Salmentak dirauen bitartean edo beste edozein unetan
bezeroei arreta emateko, ezarritako prozedurari eta protokoloei
jarraiki.
• Tresneria eta lanabesen funtzionamenduan antzemandako
disfuntzioak eta anomaliak bere goragokoari jakinarazteko,
horretarako fitxak edo ezarritako beste komunikazio-prozedura
batzuk erabilita.
• Bere ingurune fisiko, sozial, pertsonal eta
produktiboarekin zerikusia duten iragartzeko moduko arazoak
konpontzeko, eta, horretarako, arrazoibide zientifikoa eta zientzia
aplikatuek eta gizarte-zientziek emandako elementuak erabiltzeko.
• Garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko duten
eguneroko hainbat testuingurutan modu osasungarrian jokatzeko, eta,
horretarako, giza osasunerako ohitura eta eragin positiboak
analizatzeko.
• Ingurumena kontserbatzera bideratutako jarduketak
baloratzeko, eta, horretarako, haren orekan eragina izan dezaketen
eguneroko jardueren ondorioak bereizteko.
• Autoikaskuntzara eta bere ingurune pertsonal, sozial
edo profesionalaren hainbat testuingurutan erabiltzera bideratutako
informazioa lortzeko eta komunikatzeko, bere eskueran dituen
baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien
berezkoak erabilita.
• Kultura-aniztasunarekiko, ondare historiko eta
artistikoarekiko eta adierazpen kultural eta artistikoekiko
errespetuz eta sentikortasunez jarduteko, eta, horretarako,
aberaste pertsonal eta sozialaren iturri gisa erabiltzea eta
gozatzea baloratzeko.
• Hainbat testuinguru sozial edo profesionaletan eta
eskueran dituen bitarteko, bide eta euskarrien bitartez argi,
zehatz eta hitz-jarioarekin komunikatzeko, eta, horretarako,
gaztelaniaren eta, hala badagokio, hizkuntza koofizialaren ahozko
eta idatzizko baliabide linguistikoak erabiltzeko eta egokitzeko.
• Laneko ohiko egoeretan zein egoera pertsonal eta
sozialetan komunikatzeko, eta, horretarako, atzerriko hizkuntzan
oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzeko.
• Eskueran duen informazio historikoa eta geografikoa
abiapuntu hartuta, gizarte garaikideetako gertakari eta fenomeno
bereizgarriei buruzko azalpen xumeak egiteko.
• Bere lan-jardueran izandako aldaketa teknologikoen
eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzeko,
eta, horretarako, eskueran dituen prestakuntza-eskaintzak
erabiltzeko eta baliabideak informazioaren eta komunikazioaren
teknologien bidez aurkitzeko.
• Bere mailari dagozkion zereginak autonomiaz eta
erantzukizunez betetzeko, eta, horretarako, esleitutako lanean
kalitate- eta eraginkortasun-irizpideak erabiltzeko eta lan hori
bakarka zein talde bateko kide gisa egiteko.
• Eraginkortasunez komunikatzeko, eta, horretarako,
bere lan-esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta
konpetentzia errespetatzeko eta egindako lanaren kalitatea
erdiesten laguntzeko.
• Lan-jarduerak egitean arriskuen prebentzioko eta
laneko segurtasuneko neurriak bere gain hartzeko eta betetzeko,
kalte pertsonalak, lanekoak eta ingurumenaren gainekoak
saihestearren.
• Bere lanbide-jarduerari dagozkion kalitate-arauak,
irisgarritasun unibertsalari eta guztientzako diseinuari buruzkoak
betetzeko.
• Bere lanbide-jardueraren prozedurak hautatzean
espiritu ekintzailea, ekimen pertsonala era erantzukizuna izateko.
• Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea
eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren
arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean
aktiboki parte hartuz.
Irakaskuntza horiek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko
jarduerak egiteko beharrezko ezaupideak hartzen dituzte barnean.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
• Okintzako eta opilgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako laguntzailea.
• Pastelgintzako biltegiko laguntzailea.
• Pastelgintzako saltokiko enplegatua.
• Biltegiko laguntzailea.
• Salmentako laguntzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Erdi-mailako heziketa-ziklo bat (titulu honek
lehentasuna izango du Ostalaritza eta Turismoa, Elikagaien
Industriak eta Merkataritza eta Marketina lanbide-arloetako
erdi-mailako titulu guztietarako onartua izateko).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek okindegi eta pastel-dendetan egiten du
lan, produkzio-sektore horretako enpresa txiki, ertain eta
handietan besteren kontura jardunez. Halaber, produktu horiek
ekoitzi eta saltzen dituzten saltoki txikietan ere lan egin dezake,
argibideei jarraiki eta nolabaiteko autonomia-mailarekin.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
Titulu honen bidez ez da zuzenean inolako lanbide araututara
sartzen.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako moduluak:
• Okintzako oinarrizko prozesuak. (231 o.)
• Pastelgintzako oinarrizko prozesuak. (264 o.)
• Okintzako eta pastelgintzako banaketa. (96 o.)
• Elikagaien industriako eragiketa osagarriak. (132 o.)
• Bezeroentzako arreta. (72 o.)
• Pastelgintzako ore eta produktuen elaborazioa. (96h
o.)
• Txokolate, gaileta, pasta eta izozkien elaborazioa.
(96 o.)
• Zientzia aplikatua I. (165 o.)
• Zientzia aplikatua II. (144 o.)
• Komunikazioa eta gizarte I. (165 o.)
• Komunikazioa eta gizarte II. (168 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (53 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (260 o.)
• Tutoretza eta orientabidea I. (33 o.)
• Tutoretza eta orientabidea II. (25 o.)
• Enplegurako ibilbide pertsonala
• Elkarlaneko ikaskuntzako modulu arteko proiektua
• Komunikazioa eta gizarte zientziak I
• Komunikazioa eta gizarte zientziak II
• Zientzia aplikatuak I
• Zientzia aplikatuak II
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 27/09/2024
EAEko Lanbide Heziketako tituluen eskaintza argitaratu da
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 09/05/2024
Familiaren Espezializazio-ikastaroei buruzko Dekretuak argitaratzea: COM
Gehiago irakurri >>Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 24/04/2024
Etiketak