Lanbide-arloak
Elikagaien industriak - INA
Heziketa-zikloak > Goi-maila
Sartzeko baldintzak:
Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.
Ikasketaren iraupena:
2.000 ordu
Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?
Mahastizaintzako eta ardogintzako industriaren produkzioa
antolatzea, programatzea eta ikuskatzea, betiere mahastizaintzako
produkzioa eta ardoak eta deribatuak elaboratzeko, egonkortzeko eta
ontziratzeko lanak kontrolatuz.
Profesional hau gai izango da:
• Mahastizaintzako produkzioa eta destilakinen, ozpinen
eta beste produktu deribatu batzuen elaborazioa programatzeko,
koordinatzeko eta kontrolatzeko.
• Ardoak eta deribatuak egonkortzeko eta ontzeko
eragiketak programatzeko.
• Tresneria eta instalazioak programatzeko eta
gainbegiratzeko.
• Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresako
produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko.
• Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresako logistika
planifikatzeko, eta lehengaiak, gai osagarriak eta produktu
elaboratuak hornitzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko eragiketak
antolatzeko.
• Kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko, oinarrizko
entsegu fisikoen, kimikoen, mikrobilogikoen bidez eta analisi
organoleptikoen bidez.
• Produkzio-prozesuan baliabideen erabilera
eraginkorra, bilketa hautakorra, arazketa eta hondakinen
ezabaketa gainbegiratzeko.
Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko
ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako
jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Lanak:
• Mahatsa produzitzen edo ardoa egiten, ontzen eta
ontziratzen duten mahastizaintza eta ardogintzako enpresa txiki,
ertain eta handietan, baita ardo destilakinen, muztio
kontzentratuen, ozpinen eta mahatsaren eta ardoaren beste produktu
eratorri batzuen arloko enpresa txiki, ertain eta handietan ere.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin,
indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko
baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen
araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
• Mahastizaintzailea eta ardogilea.
• Distilatzeko eta zuzentzeko prozesuen arduraduna.
• Muztio freskoak eta sulfatatuak jasotzeko arduraduna.
• Distilazio- eta kontzentrazio-zutabeen ikuskatzailea.
• Destilakinak, kontzentratuak eta ozpinak ontziratzeko
lerroko arduraduna.
• Destilakinak eta ozpinak zahartzearen eta ontzearen
arduradunak.
• Analista sentsoriala.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio
honekin?
• Mahastizaintzako eta ardogintzako teknikari
espezialista.
Prestakuntza-plana:
Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Mahastizaintza. (198 o.)
• Ardogintza. (231 o.)
• Prozesu biokimikoak. (198 o.)
• Egonkortzea, ontzea eta ontziratzea. (120 o.)
• Analisi enologikoa. (198 o.)
• Industria eratorriak. (100 o.)
• Dastaketa eta mahastizaintza eta ardogintzako
kultura. (80 o.)
• Elikagaien industriako merkaturatzea eta logistika.
(100 o.)
• Mahastizaintza eta ardogintzako legeria eta
elikagaien segurtasuna. (66 o.)
• Elikagaien industriako kalitatearen eta ingurumenaren
kudeaketa. (100 o.)
• Mahastizaintza eta ardogintzako industriako
proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)
Azken sarrerak
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 08/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 07/01/2021
Argitaratzailea: IVAC-EEI
Data: 16/12/2020
Etiketak