Lanbide-arloak

Elikagaien industriak - INA

Heziketa-zikloak > Goi-maila

MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Sartzeko baldintzak:

Goi-mailako ziklo edo moduluetara sartzeko, honako baldintza hauetako bat bete behar da:
• Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lanbide Heziketako Teknikari edo Goi Teknikari titulua izatea.
• Batxilergoko irakasgai guztiak gainditu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
• Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba gainditu izana, ziklo horren lanbide-familiari dagokion aukera baten bidez.
• Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoan ezarritako batxiler-titulua izatea.
• Lehengo Batxilergo Bateratu Balioanizduneko (BBB) ikasi eta gero emandako batxiler-titulua izatea. • Teknikari espezialista titulua izatea.
• Unibertsitate-titulua izatea.
• Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) edo unibertsitate-aurrekoa gainditu izana.
• Unibertsitatean sartzeko 25 urtetik gorakoentzako sarrera-proba gainditu izana.
• Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetan 2. kurtsoa gainditu izana.
• Atzerriko ikasketak lehenago zerrendatutako tituluren batekin homologatzeko egiaztagiria.

 

Ikasketaren iraupena:

2.000 ordu

Zer ikasiko dut? Zer egingo dut?

Mahastizaintzako eta ardogintzako industriaren produkzioa antolatzea, programatzea eta ikuskatzea, betiere mahastizaintzako produkzioa eta ardoak eta deribatuak elaboratzeko, egonkortzeko eta ontziratzeko lanak kontrolatuz.

Profesional hau gai izango da:
• Mahastizaintzako produkzioa eta destilakinen, ozpinen eta beste produktu deribatu batzuen elaborazioa programatzeko, koordinatzeko eta kontrolatzeko.
• Ardoak eta deribatuak egonkortzeko eta ontzeko eragiketak programatzeko.
• Tresneria eta instalazioak programatzeko eta gainbegiratzeko.
• Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresako produktuak merkaturatzeko eta sustatzeko.
• Mahastizaintzako eta ardogintzako enpresako logistika planifikatzeko, eta lehengaiak, gai osagarriak eta produktu elaboratuak hornitzeko, biltegiratzeko eta bidaltzeko eragiketak antolatzeko.
• Kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko, oinarrizko entsegu fisikoen, kimikoen, mikrobilogikoen bidez eta analisi organoleptikoen bidez.
• Produkzio-prozesuan baliabideen erabilera eraginkorra, bilketa hautakorra, arazketa eta  hondakinen ezabaketa gainbegiratzeko.

Irakaskuntza horietan, honako zeregin hauetarako beharrezko ezagupenak hartzen dira barnean:
• Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko.
• Elikagai-manipulatzaileen txartela lortzeko.

Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Lanak:
• Mahatsa produzitzen edo ardoa egiten, ontzen eta ontziratzen duten mahastizaintza eta ardogintzako enpresa txiki, ertain eta handietan, baita ardo destilakinen, muztio kontzentratuen, ozpinen eta mahatsaren eta ardoaren beste produktu eratorri batzuen arloko enpresa txiki, ertain eta handietan ere.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
• Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
• Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
• Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

• Mahastizaintzailea eta ardogilea.
• Distilatzeko eta zuzentzeko prozesuen arduraduna.
• Muztio freskoak eta sulfatatuak jasotzeko arduraduna.
• Distilazio- eta kontzentrazio-zutabeen ikuskatzailea.
• Destilakinak, kontzentratuak eta ozpinak ontziratzeko lerroko arduraduna.
• Destilakinak eta ozpinak zahartzearen eta ontzearen arduradunak.
• Analista sentsoriala.

Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?

• Mahastizaintzako eta ardogintzako teknikari espezialista.

Prestakuntza-plana:

Hauek dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak:
• Mahastizaintza. (198 o.)
• Ardogintza. (231 o.)
• Prozesu biokimikoak. (198 o.)
• Egonkortzea, ontzea eta ontziratzea. (120 o.)
• Analisi enologikoa. (198 o.)
• Industria eratorriak. (100 o.)
• Dastaketa eta mahastizaintzako eta ardogintzako kultura. (80 o.)
• Elikagaien industriako merkaturatzea eta logistika. (100 o.)
• Mahastizaintza eta ardogintzako legeria eta elikagaien segurtasuna. (66 o.)
• Elikagaien industriako kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketa. (100 o.)
• Mahastizaintzako eta ardogintzako industriako proiektua. (50 o.)
• Ingeles teknikoa. (40 o.)
• Laneko prestakuntza eta orientabidea. (99 o.)
• Enpresa eta ekimen sortzailea. (60 o.)
• Lantokiko prestakuntza. (360 o.)

IVAC-EEI-ko Komunikazioak
© IVAC/EEI 2013. Eskubide guztiak erreserbatuta / Web diseinua Labrys Igo ↑ RSS RSS feed Protección de datos y Política de Cookies